DONOSTIA - Astero legez, COVID-19 gaitzak gizarte politikako baliabideetan izaten ari den eragina eguneratu du Aldundiak. Gizarte inklusioko sareari dagokionez, pasa den astean zeuden 9 kasuak sendatu dira eta, ondorioz, ez da kasu positiborik geratzen. Sare honetan 54 baliabide ditu Aldundiak, 225 egoitza plaza eta 192 etxebizitza plazarekin. Adingabeen kasuan, ez dago kasu berririk eta pasa den astean zeuden 6 kasu positiboekin jarraitzen du esparru honetako baliabide sareak, non 400 adingaberi ematen zaioen arreta. Azkenik, adinekoen egoitzei dagokionean, beste aste batez ez dago positiborik erabiltzaileen artean eta, gaur gaurkoz, sei langile daude positiboarekin.