- Azken urteetan Beldur Barik programaren helburu nagusia jaietako eraso sexistak prebenitzea izan den horretan, aurtengoan, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera bereziaren ondorioz, kanpainak uda izango du oinarri jaien ordez. "Kanpaina bultzatzen dugun erakundeek eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa eskatzen dugu, eta kanpaina gazteei espezifikoki zuzenduta badago ere, hiritar guztiei deia egiten diegu euren inplikazio eta jarrera aktiboarekin eraso sexistek lekurik ez duten uda batez gozatzeko aukera izan dezagun", zehaztu du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak.

Beldur Barik programaren bidez hainbat material eskaintzen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, herritarrak gai horrekin lotura estua duten kontuetan sentikortu eta inplikatu daitezen, berdintasunean eta autonomian oinarrritutako aktibitateak bultzatuz.

"Indarkeriaren kontrako irudi bateratu bat bilatzeaz gain, material hauekin lortu nahi da herrietan lan-prozesu ezberdinak sor-tzen joatea, gazteekin, aisialdi-giroetan eman daitekeen biolen-tzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko banakako zein taldeko erantzunak garatzeko", azaldu du Landaidak.

Zentzu horretan, kanpainaren bultzatzaileek jarrera aktiboa eskatu dute emakumeak errespetatzen ez dituzten hitzezko zein fisiko adierazpenen azaurka, "errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera" baten alde eginez.

Beldur Barik programa Berdinsarearen barruan sortu zen duela 11 urte, 2009an. Sare hori berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osatzen dute.

Indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzeko hellburuarekin, modu horretan, jendarte eraldaketan laguntzea errazago izan dadin.

Beldur Barik programan ekintza asko egiten dira. Esaterako 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoen lehiaketa. Bertan, parte-hartzaileek desberdintasun eta indarkeria sexistako egoeren aurrean emango luketen erantzuna islatu behar dute, multimedia lanen bidez. Iazko edizioan 298 lan aurkeztu ziren, eta 2.200 gazte baino gehiago aritu ziren sorkuntza lanetan. Lan irabazleetan jorratu ziren gai nagusiak hurrengoak izan ziren: nesken hilekoaren ikusgarritasuna, neska eta emakumeen salerosketa, mundu more baten eraikuntza, ahizpatasuna eta kontzientzia pizteko ideiak.

Era berean, urtero Beldur Barik Topaketa egiten da. Bertan, aurreko lehiaketako saridunak ezagutarazteaz gainera, indarkeria sexistaren aurkako borrokan lan egiten duten ekimen, talde eta pertsonak espazio bat parteka-tzeko aukera dute. Beraz, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko balia-tzen dituzteko diskurtso zein jardunbideak balioesteko gunea izan ohi da. Alde batetik, kale-ekintzak antolatzen dira, hala nola, komiki-mundiala, flash-mob eta puntu lilaren argazkia. Bestetik, eztabaida eta gogoeta prozesuak indar-tzeko baliabideak sortzen dira: ikus-entzunezkoetan oinarritutako unitate didaktikoak, BB abestia edota eraso sexistei aurre egiteko gida, besteak beste.

Oñati. La Diputación de Gipuzkoa expresó ayer su "firme rechazo" ante la agresión machista registrada el pasado sábado en Oñati, donde un hombre fue detenido tras agredir a su expareja y a la hija de esta. "Este tipo de hechos tiene su origen en la falta de igualdad entre hombres y mujeres, en las actitudes e ideas machistas que quieren tener sometidas y bajo control a las mujeres", manifestó la institución foral.