- Donostian egoitza duen Ibermática informatika enpresak COVID-19aren aurkako terapia pertsonalizatuak lortzeko ikerketa proiektu bat babestuko du, Alcaláko Unibertsitearekin adostu duen akordio baten bidez. "Pazienteen karakterizazio biomedikoa indibidualizazio terapeutikorako" izena du ekimenak eta Melchor Álvarez de Mon Immunitate-Sistemako Medikuntza eta Gaixotasuneko katedradunak zuzenduko du.

Oraindik birusaren aurkako txertorik ez dagoenez, COVID-19arekin gaixotuta dagoen pertsona bakoi-tzak une bakoitzean zer botika eta zer tratamendu behar dituen jakitea da ikerketaren asmoa, gaixoak sendatzeko helburuarekin.

Horretarako, odoleko immunitate-sistemaren zelula-osagaiak aztertzen eta karakterizatzen ari dira, 300 gaixo infektaturen lagina osatzeko. Pazienteak pasatzen duen gaixotasunaren fase bakoitzak sendagai eta tratamendu espezifiko bat behar ditu, eta orain arte ez dituzte zehatz-mehatz definitu.

Proiektu horretan CSIC, Príncipe de Asturias Unibertsitate Ospitalea eta ikertzaile independenteak ere sartu dira, eta, bigarren fase batean infekzio akutua gainditu duten pazienteen immunitatearen jarraipena egiteko protokoloa ezarri nahi dute.