- 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa berehala dator. "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" leloarekin abiatuko da euskara sustatzeko asmoarekin Euskal Herri osoan zehar.

Oraingo honetan, ahobizi eta belarriprest rolez gain, ariguneak uztartuko dira. Hau da, entitateetan, eta hauek herritarrekin duten harremanetan, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzea. Honela, euskara erlazio indibidualetan bultzatzeaz gain, eremu kolektiboetan ere gure hizkun-tzak presentzia izatea da helburua.

Ariguneak osatzen hasi diren hiru erakunde (Euskaltel, Super Amara Bera Bera eta Fagor) eta Euskaraldiaren antolaketan eta koordinazioan dabiltzan beste hainbat entitateetako kideak bildu ziren atzo, Donostiako Tabakaleran.

Bertan, Euskaltzaleen Topaguneko presidente Kike Amonarrizek, "eskolan, lanean eta aisialdian euskaraz hitz egiteko aukera" azpimarratu zuen helburu nagusitzat. Horrela, euskarak "gertutasuna eta babes soziala" izango duelako, "ekarpen handia" izateaz gain.

Estibaliz Alkortak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendariaren hitzetan "oraindik ere bide luzea egin behar dugu hizkuntza eskubideak errespetatu eta gizarte berdinzaleagoa lortzeko". Baita ere, ariguneen inguruan aipatu du "geratzeko etorri direla".

Euskaraldiak instituzioen babes argia badu ere, euskal enpresek eta erakundeek ere bat egitea ezinbestekoa da. Erakunde ugari dira parte hartzeko asmoa dutenak, bakoitza bere arrazoi eta motibazioekin. Xabier Iturbek, Euskalteleko zuzendariak, adierazi zuen "euskara enpresa barruan nahiz kanpoan erabiltzea ez dugu betebehartzat har-tzen, enpresa gisa identifikatzen gaituen konpromisotzat baizik".

Ildo beretik, Leire Okarantzak, Fagorreko Gestio Sozialeko arduradunak, Euskaraldiak piztu duen "ilusioa" azpimarratu zuen, "lankideen elkarbizitza linguistikoaren sustapena funtsezkoa" dela esanaz.

Kirol arloko erakundeek ere parte hartuko dute Euskaraldiaren bigarren edizio honetan. Super Amara Bera Bera kirol klubeko ordezkariak, Jabier Oterminek adierazi zuen "kirolak balore ugari zabaltzen ditu", euskara balore horietako bat delarik. Gaineratu nahi izan zuen, "euskal talde erreferentea" direla, euskarari bultzada eta garrantzia ematearen beharra goraipatzeaz gain.

Aurtengo edizioaren parte hartzeari erreparatuz, Arrate Illarok, Euskaraldiaren koordinatzaileak, herrian "gogoa eta ilusioa" sumatzen dituela aipatu zuen. 2018ko datuak gogora ekarrita, orduko 405 udalerri eta 225.154 parte-hartzaileen marka gutxienez berdintzeko asmoa dutela azpimarratu zuen. COVID-19ak, jakina, eragin nabarmena izan du egitasmoan; Euskaraldiko antola-tzaileek egindako plangintzak eta entitateekin egindako hurbiltasunak guztiz gelditu baitzituen. Inolaz ere, 2020ko edizioa aurrera ateratzeko asmoz "lanean sendo jarraitu" dutela aipatu zuen, ahalik eta erakunde, udalerri eta biztanle gehienak parte hartzera animatuz.

Fechas. Del 20 de noviembre al 4 de diciembre de 2020.

Lema. 'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' ('Más, con más gente, en más ocasiones').

Objetivo. Aumentar el uso del euskera y ampliar los espacios para expresarse en euskera.

Arigunea. Espacios que garantizan en todo momento la posibilidad de expresarse en euskera dentro de la entidad o en su relación con la ciudadanía. Los miembros de estos grupos actuarán en forma de ahobizi y belarriprest, pero realizarán el ejercicio de forma colectiva en los arigune.

Fases. Hasta el 27 de junio: periodo de inscripción de las comisiones locales. Hasta el 27 de septiembre: plazo para que las entidades identifiquen los arigune. Septiembre-noviembre: periodo de inscripción de los ciudadanos como belarriprest o ahobizi.