Euskaltzaindiak ere koronabirusaren krisiak eragindako neurriak jarraitu behar izan ditu azken hilabeteetan. Atzo, inoiz ez bezala nabaritu zen hori, Akademiak lehenengo aldiz modu telematikoan burutu behar izan duelako maiatzeko osoko bilkura. Atzera begira, gogoratu beharra dago duela 100 urte, 1920ko otsailaren 16an egin zuela erakundeak aurreneko Osoko bilkura, eta orduko hartan, era ofizialean sortu ziren Hiztegigintza eta nomastika batzordeak.