azirudien aurtengo udan haur eta gaztetxoentzat udalekurik ez zela egongo, izan ere, EAEko Foru Aldundiek bertan behera utzi baitute Udalekuak 2020 programa. Hala ere, Gipuzkoako zenbait Udalek eta entitatek udalekuak eta antzeko aisialdiko jardunak egitea erabaki dute. Ez dira urtero antolatzen direnak bezalakoak izango, egungo egoera kontuan izanik, segurtasuna bermatzeko neurriak hartu beharko baitituzte. Hala ere, aurten ere haurrek izango dute udalekuetako ekintzez gozatzeko aukera, eta nahiko eskaintza zabala dago horretarako.

Kutxa Fundazioak, adibidez, hiru udaleku desberdin antolatuko ditu: Ekoguneak ingurumen arlokoak, Eureka! Zientzia Museoak zientzia eta teknologia arlokoak, eta Kutxa Kulturrek udaleku didaktikoak.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailean egiten dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere. Bertan parte hartzeko izen-ematea ekainaren 3tik 8ra egin ahal izango da eta www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus helbideetan egitea gomendatu dute Udaletik.

COVID-19k eragindako egoera berrira egokitu behar izan dituzte udalekuak, eta haurren, begiraleen eta familien osasuna bermatzeko, zenbait neurri ezarri dituzte. Segurtasunari dagokionez, haur bakoi-tzak maskara etxetik jantzita eraman beharko du, eta antolatzaileek honako hauek egingo dituzte: tenperatura hartu, eskuak garbitu arazi, distantzia soziala mantendu, edota neurri berrira egokitutako jokoak eta jarduerak antolatu, esaterako.

Donostiako udaleku irekiak 2020ko uztailaren 1etik 30era egingo dira eta zazpi eta hamabi urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute, nahiz eta aurreko edizioetan gazteagoek ere aukera bazuten. Taldeak zortzi edo bedera-tzi haurrekin osatuko dira gehienez, eta udalekuak Donostiako zenbait auzotako zortzi eskoletan antolatuko dira, goizez: 9.00/9.30etik 13.00/13.30era.

Salneurriari dagokionez, desberdinak izango dira familia motaren arabera. Hilabete osoko kuota arrunta 164,06 eurokoa da; familia ugariek edo guraso bakarrekoek %75 ordainduko dute -123,04 euro-; familia ugari bereziek kuotaren %50 -82,03 euro- eta gizarte-laguntza jasotzen duten familiek 10a -16,40 euro-.

Hondarribian ere Uda Abentura udalekuak egingo dituzte aurten. Uztailean izango dira eta hamabi, hamahiru eta hamalau urteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Bi txanda egongo dira: lehenengoa, uztailaren 1etik 15era -40 neska-mutilek hartuko dute parte- eta bigarrena, uztailaren 16etik 30era, -beste 40 neska-mutil-.

Uda Abentura programa euskaraz izango da, eta goizez eta arratsaldez egingo da Talaia-Biterin (Harresilanda, 11). Honako ekintzak proposatu dituzte aurtengo udaz gozatzeko: ezagutza eta kooperazio jokoak, ur jarduerak eta kirolak, irteerak eta kanpaldia. Parte-hartzaile bakoitzaren kuota 140 eurokoa izango da.

Oñatin aurten ezingo dira urtero bezala udaleku irekiak, arte udalekuak eta udako kirol kanpaina egin. Hala ere, herriko etxebizitzetan egon daitezkeen kontziliazio arazoak eta haurren beharrak aintzat hartuta, Oñatiko Udalak zerbitzu berezia eskainiko du umeentzat: zaintzaz, heziketaz eta aisialdiaz arduratuko da.

Udaleku irekietan eta arte udalekuetan izena emandakoei zuzenduriko zerbitzua da eta ez dute izen-emate berririk onartuko. 2008-2016 bitartean jaiotakoentzat izango da zerbitzua, eta egunean lau ordu iraungo ditu -9.00etatik 13.00era-.

Aurten, Gaztelekua ez da gune nagusia izango eta herriko hainbat gune izango dira topaleku: kanpoaldekoak nahiz barrukoak, herriaren erdigunekoak zein inguruko auzoetakoak (San Lorentzo, Olakua, Errekalde, herriko plaza...).

Talde bakoitzean bost neska-mutil egongo dira begirale batekin, eta segurtasun neurriak berma-tzeaz arduratuko dira begirale horiek.

Goierrin, Zaldibiako udalak jakinarazi du aurten ezingo direla udalekuak antolatu. Hala ere, irtenbide bat bilatu asmoz, Udala hainbat gurasorekin bildu da eta hainbat proposamen egin dizkiete. Asmoa, uztailean dinamizatzaileek gidatutako ekintza puntualak egitea da. Ekintza horiek herriko hainbat gune irekietan egin nahi dituzte, segurtasuna berma-tzeko protokolo egoki batekin.

Proposatu dituzten ekintzak mendi ibilaldiak, musika eta dantzak, bertsoak, ipuin kontalariak eta yoga saioak dira, besteak beste. Proposamen horiek aurrera eramateko, bertako familien elkarlana ezinbestekotzat jo du Udalak, ordea.

Lasarte-Orian udaleku itxiak eta kanpaldiak bertan behera geratu badira ere, Udako Txokoak antolatuko ditu Ttakun elkarteak, goizetan ekintzak egiteko. Egoerak hala eraginda, zenbait aldaketa egongo dira aurten eta moldaketa horiek aztertzeko, eragileekin, familiekin eta Udalarekin harremanetan jarriko da Ttakun elkartea.

Segurtasun arauak bermatzeko, hainbat neurri hartu beharko dituzte udalekuetan parte hartzen duten haur eta begiraleek