donostia - Euskara eta generoaren inguruko hiru ikerketa egingo dituzte aurten Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak lehen aldiz bultzatu duen Berdin-tzen programaren baitan. Ikerketa horien bidez, euskararen sustapenean eta garapenean emakumeek duten funtzioa aztertu nahi da.

Genero Berdintasunaren Planaren barruan egin da beka-deialdia eta hasierako helburua lau beka ematea bazen ere, horietako bat esleitu gabe geratu da. "Lau deialdi egin diren arren, aurten hiru izango dira bekaren onura jasoko duten proiektuak", adierazi zuen atzo Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak atzo Donostian egin zuten aurkezpenean. Izan ere, beka baterako jasotako proposamena ez zen egokitzen deialdiaren helburura; beraz, hutsik gelditu da.

Beka jasotzeko aukeratu dituzten pertsonak Garbiñe Bereziartua, Beñat Muguruza, Onintza Legorburu eta Nekane Goikoetxea izan dira. Bekadun bakoitzak 15.000 jasoko ditu ikerketa egiteko, eta guztira 45.000 euro inbertituko dira. Ikertzaileek hamabi hilabeteko epean burutu beharko dituzte ikerketak.

ikerketa-gaiak Ikerketa-gaiak proposatzeaz Eusko Jaurlaritza arduratu da. Lehenengo bekaren ikerketa-gaia Hizkuntza gutxituaren biziberri-tzeko prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa edo-eta metodologiko demolinguistikoak da. Hori ardatz hartuta, Garbiñe Bereziartuak eta Beñat Muguruzak Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko baliabidea ikerlana egingo dute.

"Epaimahaikideek gai interesgarri-tzat jo dute kontuan hartuta, batez ere euskaraz, erregistro informalaren ezagutza eta erabilera beherantz doazela. Bereziki, noka erregistro femeninoaren erabilera", azaldu zuen Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak.

Esleitu den bigarren bekaren gaia Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan-mundua, familia, aisialdia eta kirola...) da. Horrekin lotuta, Onintza Legorburuk Euskararen erabilera bultza-tzeko sortu diren diskurtsoen azterketa genero ikuspuntutik ikerlana garatuko du. "Kezka pertsonal batetik abiatuta etorri da gaia: euskara bultzatzeko maila informal batean zer diskurtso ematen ari garen gaur egun eta zeintzuk eman ditugun", nabarmendu zuen Legorburuk.

Hori horrela, EAEn 60ko hamarkadatik aurrera euskararen erabilera bultzatzeko erabili izan diren diskurtsoen azterketa egingo du bere ikerlanean, genero ikuspegi batetik. "Diskurtsoa esaten dudanean, lelo eta irudiei buruz ari naiz; ez diskurtso egituratu batzuen inguruan", azpimarratu zuen Legorburuk. Nahiz eta horrelako kanpainak Euskal Herri guztian egin izan diren, EAEra mugatzea erabaki duela adierazi zuen, ikerketa objetua "zehatza" izateko.

Esleituko den hirugarren eta azken bekaren gaia honakoa da: Hizkuntza gutxituaren biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez). Gai horri erantzunez, Nekane Goikoetxeak Tene Mujika, Emakumea ikerketa egingo du.

"Nire hautua XX. mende hasierako euskalgintza mugimenduari erreparatzea izan da", azaldu zuen Goikoetxeak. Zentzu horretan, Tene Mujika idazle eta politikari debarrari buruzko lana proposatu du. Bere ustez, badago Tene bat "kontatu ez dena" eta ezin dena kontatu "generoaren aldagaia" erabili gabe.

"Ziur aski, Teneren obraren gainean egon den begirada nahiko estereotipatua da: abertzaletasun katolikoaren bueltan kokatzen da eta hori horrela da. Baina, beharbada, genero ikerketak egin dituzten askok erakutsi diguten bezala, emakumeek bilatu behar izan dituzte zirrikituak beraien antagonismoak garraiatzeko", nabarmendu zuen Goikoetxeak.

Teneren itinerarioan ere "horrelako zantzuak" daudela uste du ikerlariak eta horien bila joatea izango da ikerketa honen helburua.

Hemendik aurrera, urtero antolatuko dira Berdintzen programako beka-deialdiak.

Euskararen sustapenean eta garapenean emakumeek duten funtzioa aztertzeko bekadun bakoitzak 15.000 euro jasoko ditu