Bekak errespetatzeko eta Lomcerekin amaitzeko eskaera

Isabel Celaa Hezkuntza ministroarekin bildu zen atzo Cristina Uriarte eta eztabaida luzea mantendu zuten

14.02.2020 | 06:21
Uriarte eta Celaa, atzo Madrilen izandako bileran.

madril - Cristina Uriarte Hezkun-tza sailburua eta Isabel Celaa Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroa Madrilen bildu ziren atzo hezkuntza arloarekin lotutako gaurkotasun gaiak aztertzeko, eta, horien inguruko diagnostikoak elkarrekin partekatzeko.

Abiapuntu gisa, Uriartek Euskadin inklusibitatearen eta gizarte kohesioaren aldeko apustua egiten ari dela helarazi zion Celaari, honekin bat gobernuen arteko lankidetza ezinbestekoa dela gogoratuz. Dena den, laster sartu zen tartean Hezkuntza Legea; Uriartek Lomce baliogabetzeko eta azken urteetan honek eragindako ziurgabetasunari amaiera emateko ordua dela gogoratu zuen: "Lege horren edukietako askok Euskadik hezkuntza arloan dituen eskumenak urratzen dituzte, eta horregatik, beharrezkoa da gehiengo berri batek aldaketa sakonak adostea, hezkuntza-kalitatea hobetzen jarraitu ahal izateko". Zentzu horretan, Euskadik ebaluazio-sistema propioa garatzeko lanean jarrai-tzen du. Uriarteren esanetan, "premia hori ezin du mugatu hezkun-tza-komunitateak arbuiatutako lege batek".

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren helburua eztabaida lasaia, gogoetatsua eta arduratsua buru-tzea izan zen atzokoan, azken urteetan bultzatutako judizializazioa baztertzeko asmoz. "Eusko Jaurlari -tzarentzat oso larria da, oraindik ere, beken kudeaketan 30 urte baino gehiago eman ondoren, euskal gizarteak bere buruari eman dion beka-sistema uniformizatu nahi izatea", salatu zuen Hezkuntza sailburuak. Izan ere, sistema horren bidez, Euskadi Estatuko eskola-uzte goiztiarraren tasarik baxuena izatera iritsi da, eta beka sistemaren aurkako helegiteak Uriartek ez ditu partekatzen. - Unai Gonzalez