giro ezin hobea. Nahiz eta urrira arte itxaron beharko den Kilometroak jaiarekin goza-tzeko, atzo Kilometroak Txikia festarekin dibertitzeko aukera izan zuten Villabona, Amasa eta Zizurkilgo gazte eta helduek. Eskualdea girotzeko, eta jai handia iritsi baino lehen, atzo Villabonako Errebote plazan jolas tradizionalak, musika eta pintxoak egon ziren. Aurretik, Zizurkilgo Arregi plazan elkartu ziren hiru herrietako taldeak, Villabonarako bideari ekiteko. Hiru zutabeak 11.00etan elkartu ziren giro onean eta eguzkipean elkarrekin paseo polita egiteko. Musika eta buruhandi eta erraldoien laguntzarekin, ibilbidea ez zitzaien batere astuna egin atzo Villabonara gerturatu ziren guztiei. Argazkia: Esti Veintemillas