Euskadiko Gerra Zibileko 20.970 biktimen errolda ofiziala eskuragarri

Gogora Institutuaren webguneak hildako guztien fitxak biltzen ditu baina oraindik ez da jakin horietatik 7.795 non dauden lurperatuta

09.02.2021 | 01:03
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabal (Eskubitik bigarrena), egitasmoa aurkeztu zuen.

donostia – Gerra Zibilean Euskadin hildakoen datu-basearen web bertsioak bi bandoetako 20.970 hildakoen fitxak jasotzen ditu, eta dagoeneko eskuragarri dago Gogora Institutuaren web orrialdean.

Datuek erakusten dutenez oraindik ezin argitu izan da 7.795 hildako non lurperatuta dauden, eta beste 1.500 pertsona inguruk gerran hildako edo desagertutako senide bati buruzko informazioa eskatu dute.

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek aurkeztu zuen atzo Bilbon Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen webgunea.

Artolazabalekin batera izan ziren, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz, eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendaria, Aintzane Ezenarro.

Datu-base "aitzindaria" dela azpimarratu ondoren, Artolazabalek esan zuen, lan honekin Gogora Institutuak "memoria partekatua, irekia, inklusiboa, kritikoa eta etikoa" eraiki nahi duela. "Memoriaren historia gure gizartearen gehiengoak partekatzen duen aldarrikapena da. Euskadin urte asko daramatzagu horretan lanean", azpimarratu zuen.

Astelehenetik aurrera web bidez kontsultatzeko moduan izango den datu-base hori, Gerra Zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko ikerketaren emaitza da, eta Euskaditik kanpo gerraren ondorioz hil ziren euskaldunak ere jasotzen dira. Gaur egun, 20.970 hildakoen fitxak biltzen ditu, eta horietatik 19.962 gizonezkoak dira, 977 emakumeak, eta 31 kasutan ezin izan da generoa zehaztu. Azken batean, gerra zibileko biktimen lehen errolda instituzionala da.

Egindako ikerketatik ondoriozta-tzen denez, gaur egun oraindik ezin izan da jakin 7.795 pertsona non dauden ehortzita; eta familiek informazioa jasotzeko duten gogoa ere nabarmena da, 1.500 pertsona inguru hurbildu baitira Eusko Jaurlari-tzara informazio eskean.

Ikerketak erakusten duenez, hildako hainbat pertsonaren heriotza ez zen erregistratu inolako artxibo-iturri kontsultagarrian; hori dela eta, Gogora Institutuak deia luzatu die Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren lehen urteetan hildakoak izan zituzten familiei, euren senideei buruzko ekarpenak egiteko.

Ildo horretan, Memoriaren Institutuak gonbita egin die familia horiei, datu-basea kontsultatzeko eta eskuragarri izan dezaketen informazioa eta/edo dokumentazioa aurkezteko.

1936tik 1978ra bitartean jazotako oinarrizko eskubideen urraketei buruzko txostenaren lehen fase honetan, "Gerra Zibileko eta lehen frankismo garaiko (1936-1945) biktimak" jaso dira, ondoko elkarte hauek sinatutako hitzarmenari esker: Eusko Jaurlaritzaren Bakerako eta Elkarbizitzarako Idazkaritza; Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutua; EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedra, eta Aranzadi Zientzia Elkartea.

2019ko uztailean estreinakoz aurkeztu ondoren, dozenaka familiak kontsultatu dute Gogora Institutuaren egoitzan, eta, orain, Gogora Institutuaren webgunean egin ahal izango dute. Ikerketak indarrean eta etengabeko eguneraketan jarraitzen duelako luzatu die deia Eusko Jaurlaritzak familiei, eskura duten informazioa eskaini dezaten.

Erorien haranaren erronka, oso zaila Amaitzeko, Artolazabalek gogora ekarri du, Jaurlaritza estatuko gobernuarekin lanean dabilela, Erorien Haranetik euren familiartekoen gorpuzkiak ateratzeko ziurtagiria lortu duten 20 euskal sendiekin, erreskate hori egin ahal izateko. Inolaz ere, lan "korapilatsua" izango dela onartu zuen.

Datos constatados

20.970

El informe disponible en la web de Gogora contiene las fichas 20.970 de personas fallecidas de las que 19.962 son hombres, 977 son mujeres, y en 31 casos no ha sido posible determinar el género.

Víctimas por bandos

Causados por los sublevados. Los muertos causados por el bando sublevado fueron 13.283. En un desglose se constata que 1.361 personas murieron por bombardeos; 991 fueron ejecutadas por sentencia de Consejo de Guerra; 1.155 fueron ejecutadas extrajudicialmente por sublevados; 2.238 personas murieron en cautividad; 91 fallecieron en campos de concentración nazis; además, 7.204 fueron gudaris y o milicianas y milicianos muertos en combate; por último, hay otros 243 casos.

Causados por republicanos. Un total de 7.687. De ellos, 75 murieron en bombardeos republicanos; 19 fueron ejecutados por sentencia del Tribunal Popular de Euzkadi; 971 personas fueron ejecutadas extrajudicialmente por republicanos; 5.922 fueron

sublevadas y sublevados muertos en combate; además, hay 700 casos sin clasificar.

Ubicación desconocida

Según este detallado informe, a día de hoy se desconoce el lugar de inhumación de 7.795 personas.

Lan honekin "memoria partekatua, irekia, inklusiboa, kritikoa eta etikoa" eraiki nahi du Gogora Institutuak