- Fran-tziak eta Espainiak zortzi muga-pasabide ixteko hartutako erabakian, EH Bilduk eta iparraldeko EH Baik "borondate uniformizatzailea" ikusten dute, "terrorismoaren aurkako borroka indartzeko" helburuarekin. Bi alderdi politikoek ohar bateratuan azaldu dutenez, Fran-tziako Pirinio Atlantikoetako prefekturak Gipuzkoa eta Nafarroa Lapurdirekin, Nafarroa Beherearekin eta Zuberoarekin lotzen dituen zortzi pasabide itxiko ditu gaurtik aurrera, eta erabaki hori Espainiako Barne Ministerioarekin eta Espainiako Gobernuak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dituen ordezkariekin adostu dute.

EH Bairen eta EH Bilduren ustez, erabaki horrek argi erakusten du Frantziako eta Espainiako estatuek zenbaterainoko "ahalmena" duten "Euskal Herriaren bizimodua baldintzatzeko edota zuzenean eteteko, nazio gisa dituen pitzadurak areagotuz".

"Ez da lehenengo aldia. Duela hilabete batzuk, bi estatuek mugak itxi zizkiguten

"Gure herria setio egoeran jarriko dute. Horren erakusgarri, Baigorriko opor-gunean jarri berri duten kanpamentu militarra. Guztira, 4.800 polizia, jendarme eta militar mobilizatuko dituzte. Zer lortu nahi dute horrelako erakustaldiarekin? Beldurra piztu nahi dute gure herritarren artean?", galdetu dute. Egoera honen aurrean aldarrikatu dute EH Baik eta EH Bilduk, " inoiz baino gehiago" sentitzen dutela "nazio eta herri gisa bizitzeko premia, erabakitzeko eta baliabideak eta tresnak indar-tzeko beharra" ; eta, horregatik, "muga artifizialak desegin eta Euskal Herria eraikitzeko "deia egin dute.