Memoria Historikoa. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernandezek eta Nafarroako Gobernuaren Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari Alvaro Baraibarrek Martzelo Lasa Zeberioren gorpuzkia bere familiari eman zioten atzo Olaberrian egin zen ekitaldian. Lasa Zeberio 1936ko abuztuaren 25ean Lizarrustin tiroz erahil zuten, baina lekuko baten bitartez gorpuzkia ateratzea posible izan da. Argazkia: Irekia