Aurtengo Korrika, 22. edizioa, igandean bukatuko da Donostian hamar eguneko ibilbidea eta gero. Egun horretan Korrikaren lekukoa Realaren eskuetara igaroko da, goizeko 9:26an. Txurdin izango da taldearen ordezkaria euskararen festan eta bideo bat egin dute jendea parte hartzera animatzeko.