Síguenos en redes sociales:

Txurdin prest dago Korrikarako

Realak Anoetan hartuko du lekukoa igande goizean

This browser does not support the video element.

Realak Korrikan parte hartzera dei egiten du

Aurtengo Korrika, 22. edizioa, igandean bukatuko da Donostian hamar eguneko ibilbidea eta gero. Egun horretan Korrikaren lekukoa Realaren eskuetara igaroko da, goizeko 9:26an. Txurdin izango da taldearen ordezkaria euskararen festan eta bideo bat egin dute jendea parte hartzera animatzeko.