DONOSTIA. Joan den otsailaren 22an, larunbata, izan zen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismoko, Gizarte Laneko eta Komunikazioko 73 gradudun berrien eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko eta Zuzenbide Fakultateko Zuzenbidea + Komunikazioa gradu bikoitzeko 18 gradudun berrien izendatze ekitaldia, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Guztira, beraz, 91 gradudunek jaso zuen izendapena, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoak eta Zuzenbide Fakultatekoak, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

Ekitaldi ospetsua eguerdiko hamabietan hasi zen, Josean Rodriguez Ranz campuseko errektoreordea buru zela, senitartekoen eta irakasleen klaustroaren aurrean. Guztiek elkarrekin abestu zuten Agur jaunak, Easo Eskolaniaren laguntzaz. Jon Sagastagoitia s.j. Donostiako campuseko Pastoraleko Zerbitzuko arduradunak gradudun berriei bedeinkapena eman zien, hitz xume eta hunkigarriekin.

Ekitaldian Judit Astigarragak, Zuzenbide eta Komunikazioko gradu bikoitzeko gradudun berriak, hainbat abesti kantatu zituen. Ekitaldiaren amaieran, bertaratuek Gaudeamus Igitur kantatu zuten, berriro ere Easo Eskolaniak lagunduta. Gradudun berrientzat ospakizun garrantzitsua da, baita haien familientzat ere, ahalegin handiz, bide osoan ondoan izan baitituzte. Unibertsitatearentzat ere egun handia da, pozik ikusten baitu bere xedea bete duela: fedearen zerbitzua, zientziaren eta kulturaren bidez.

2018/2019 ikasturtean bukatu zituzten ikasketak Zuzenbide eta Komunikazioko programa konbinatuko lehenengo promozioko ikasleek. Gradu bikoi hau Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen eta Zuzenbide Fakultatearen elkarlanaren emaitza da, eta prestakuntza integrala, diziplina askotakoa eta sakona eskaintzen du Zuzenbidearen munduaren, Komunikazioaren fenomenoaren, bi sektore profesional horietako errealitateen eta elkarren arteko harreman konplexu eta trinkoaren inguruan. Zuzenbideko eta Komunikazioko gradu bikoitza programa berritzailea da, ikaslea trebatzen du komunikazioa kudeatzeko zuzenbide arloko jakintza sendoekin. Ikasketa hauek hainbat lan irteera izan ditzakete: hedabideetako aholkularitza juridikoak; ikerketako kazetari gisa, gizartean eragina duen delitu baten lege ondorioak ulertzeko gaitasuna izango dutelako; komunikazio saiak; aholkularitza juridikoak, besteak beste IKTen erabilerari, jabetza industrial eta intelektualari, edo datuen kudeaketa eta babesari lotuta; merkataritza elektronikoari eta sare sozialei buruzko aholkularitza, etab.