DONOSTIA. Deusto Business Schooleko Master in International Business (MIB) graduondokoaren hasierako ekitaldia izango zen atzo, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Ongi etorriaren eta MIBren aurkezpenaren ondoren, Masterreko ikasleei praktikak eskaintzen dizkieten enpresa laguntzaileei aitorpena eta eskertza egin zitzaien, Jardunaldia Amaia Arizkuren MIBko zuzendariak gidatu zuen eta Raquel Puente Caliko Unibertsitate Xabiertarreko (Kolonbia) irakasle elkartuak egin zuen hasierako hitzaldia ingelesez:"Base of Pyramid (low-income consumers)".

Base of the Pyramid (BoP) terminoak (piramidearen oinarria) ahantzita gelditu diren biztanleriaren segmentuei begiratzea eta pertsona horiek negozioetako balio kateetan integratzea proposatzen du. "Diru sarrera txikiak" dituzten pertsona horiek enpresa prozesuetan txerta daiteke, bezero, hornitzaile edo banatzaile gisa, besteak beste. Helburua da hainbat estrategiaz baliatuz, alde batetik enpresa aukerak hobetzea eta, bestetik, epe luzera, pobrezia murriztea. Honela dio Raquel Puentek: "BoP edo diru sarrera txikiko kontsumitzaileen merkatua mundu mailan merkatu handia da. Latino Amerikan, herrialde bakoitzeko biztanleriaren talderik handiena da eta herrialde garatuetan ere, garrantzi handiko taldea dira, nahiz eta handiena ez izan. Beharrezkoa da merkatu horren ezaugarri komunak ezagutzea, haientzako balio eskaintza zehatz bat egiteko. Hitzaldian kontsumitzaile horien errealitatea eta enpresek haien beharrei erantzuteko jardunbide egokienak azaldu zituen Raquelek".

Master in International Businessek derrigorrezko praktikak ditu, kultura arteko giroan lan egiten da eta enpresa munduarekin harreman estuan dihardu. EAEn osorik ingelesez ematen den International Businesseko lehenengo Unibertsitate Masterra da. Aitzindaria da, batetik, erakundeen globalizazioan espezializatu nahi duten etorkizuneko zuzendarientzat; eta, bestetik, nazioarteko kudeaketa hobetu behar duten enpresentzat. Master in International Business edozein herrialdetako gazteei zuzenduta dago, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturan edo graduan jasotzen diren gaitasunen parekoak dituztenei. Etorkizuneko enpresetako zuzendariei lagundu egiten die atzerrian negozio aukerak identifikatzen eta enpresaren nazioarteko estrategia diseinatzen eta praktikan jartzen, erakundeetako arlo funtzionalen (marketina, finantzak, giza baliabideak) nazioarteko kudeaketako gakoak kontuan harturik, baita munduan dauden egoera geografiko desberdinen ezaugarriak gogoan harturik ere. . Programak derrigorrezko praktikak ditu, edozein herrialdetako enpresa nazioartekotuetan.