Osasun langileak, lehen mailako arretaren babes eskean
Mobilizazioetan "psikologikoki nekatuta" daudela eta egoera "jasanezina" dela salatu dute
This browser does not support the video element.
- Osasun arloko langileek mobilizazioak egin zituzten atzo Euskadiko lehen mailako arretan dagoen egoera "jasanezina" salatzeko; sindikatuen arabera, sistema "kolapsatuta" baitago eta langileak "psikologikoki nekatuta".
Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu zituzten EAEko hiru hiriburuetan hainbat osasun zentroen aurrean egindako elkarretaratzeak, konponbideak eska-tzeko.
Esther Saavedra ELAko ordezkariak gogora ekarri zuenez, 2019an hiru greba egun egin zituzten, orduan osasun sistemak "egiturazko arazoak" zituelako; eta orain, covid-19aren pandemiarekin, arazo horiek larriagotu egin direla salatu zuen.
Amaya Mayor erizainen Satse sindikatuko ordezkariak aurreko aipamenak berretsi zituen: "Langileak psikologikoki agortuta daude, bi urte pasa eta egoerak ez duelako hobera egiten: lan-gainkarga dago, langile-falta, eta baldintzak okertu egin dira".
CCOO sindikatuko Iñigo Garduñorentzat, lehen mailako arreta "kolapsatuta" dago. Bere iritziz, neurririk hartzen ez bada, egoera okertzen joango da, eta horrek "covid gehiago ekarriko du, eta egunerokoan artatu behar diren gai-tzak ez behar bezala tratatzea, lehen mailako arretak dituen baliabide apurrak covidak jango dituelako".
UGTko Ana Vazquezen hitzetan, "ez da onargarria hain egoera kritikoan egotea", duela urte batzuetatik hona "lan-kargak arintzeko neurriak eskatzen ari garenean, profesionalen mesedean eta herritarrek arreta ona merezi dutelako".
Sindikatuek negoziatzeko borondaterik ez izatea leporatu diote Osakidetzari, eta inbertsio eta langile gehiago eskatu dituzte, herritarrentzat "ezinbestekoa" ikusten duten asistentzia-maila berma-tzeko. Helburu horien guztien defentsan, mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi dute.
Hitzordua atzeratu dieten edota osasun-zentroarekin harremanetan jartzea kostatzen zaien herritarrei, euren ulermena helarazi nahi izan diete. "Ulertzen dugu haserrea eta arrazoia dute", adierazi zuen LABeko Iñigo Bilbaok, "protesta egin eta mobilizazioetan parte hartu beharko lukete" gaineratuz.
Temas
Más en Actualidad
-
El PP lanza una campaña para "invitar" a los ciudadanos a contestar a la carta de Sánchez
-
Errenteria, el único ayuntamiento vasco que ha tramitado ser zona tensionada en vivienda
-
Herida grave una niña de 7 años tras ser mordida en la cara por un perro de la raza beagle
-
El PNV cree que el acuerdo de Gobierno con el PSE debe llegar "sin ansiedad, pero cuanto antes mejor"