Síguenos en redes sociales:

'Geroa Euskaratik' adierazpena argitaratu du Kontseiluak

'Geroa Euskaratik' adierazpena argitaratu du Kontseiluak

DONOSTIA. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren arabera, sistema ez da gai izan "erantzun egoki bat" emateko euskera ere kolpatu duen koronabirusak eragindako krisiari. Hala ere, egoera kaskar horretatik bide berriak zabaltzeko aukera ikusi du Kontseiluak eta zentzu horretan, Geroa Euskaratik adierazpena argitaratu du. Euskara eta hizkuntza-eskubideak errespetatuko dituen geroa erakitzen hasteko urgentziazko neurriak jasotzen ditu adierazpenak.

"Berehalakotasunaren eta lehentasunen izenean, hizkuntza komunitate gutxiagotuetako kideok ikusi dugu nola zapaldu dituzten gure eskubideak. Bazterreratu gaituzte, eta bazterrekotzat gaituztela argi erakutsi digute", adierazi zuen atzo Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusiak Donostiako Aquariumean adierazpena irakurtzeko egin zuten ekitaldian.

Kontseiluaren iritziz, euskalgintzako erakundeen babes falta "begibistakoa" izan da eta horri irtenbide bat emateko asmoz, azken asteetan Kontseiluak hainbat bilera egin ditu bere bazkide eta bestelako euskalgin-tzako kideekin (Elkar, Elhuyar, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, Sortzen, Bertsozale Elkartea...). Bilera horietan, krisiak sortu dituen kalteak neurtu, eta horiei aurre egiteko urgentziazko neurriak identifikatu ditu.

"Urgentziazkoak diogu, ulertzen baitugu krisiari aurre egiteko talka planaz ari garela, epe motzean aplikatu edo abian jarri beharreko neurriez", esan zuen Iribarrenek.

Neurri horiek guztiak Euskal Herriko erakunde publikoei helaraziko zaien dokumentuan jasota daude, eta nagusienak atzo irakurri zuten adierazpenean bildu dituzte. Besteak beste, irakaskuntzarekin, aisialdiarekin, euskalduntzearekin edo hedabideekin zerikusia duten neurriak dira.

Krisiak elkarrekiko zaintza eta enpatia ezinbestekoak direla argi utzi du eta Kontseiluaren ustez, inoiz baino beharrezkoagoa da orain "komunitate eta sare sendoak" osatzea. Kontseiluak aurretiaz ere defendatu izan du euskalduntze prozesuak beste fase batera igaro behar zuela, eta horretarako hizkuntza-politikak berrikusi eta birpentsatu behar direla. "Krisiak irakatsi digu bide hori inoiz baino beharrezkoa dugula, ezin baitiogu bizkar eman hizkuntzaren auziari", nabarmendu zuen Iribarrenek.

Ondorioz, alde batetik, Kontseiluak gizarte eragileekin hizkuntza-politikaren inguruko adostasunak eraiki-tzeko prozesuarekin jarraitzeko konpromisoa hartu du, hizkuntza-eskubideak bermatzea helburu hartuta eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa oinarri izanda.

"Bestalde, hizkuntza-eskubideen bermean erantzukizun nagusia duten administrazioei zuzendu nahi ga-tzaizkie, krisiak sortu dituen kalteei aurre egin, hizkuntza-politikak birpentsatu eta etorkizun hobea eraiki-tzen hasteko lehen urratsak egin di-tzaten", nabarmendu zuen AEKren koordinatzaile nagusiak.

Esan bezala, dokumentuko neurri nagusienak adierazpenean jaso dituzte eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak horietako batzuk nabarmendu zituen amaieran.

Hezkuntza

Hizkuntza gaitasunari dagokionez, ikaslerik atzean ez uzteko, murgiltze eta manten-tze eredu orokorra ezartzeko bidean, ikasturte berriko eskolaratzean hizkuntza ardatz izatea. Besteak beste, ikasturte hasieran gaitasunen ebaluazioa eginez, ikasle-ratioak egokituz, hizkuntza beharrei erantzuteko errefortzuak indartuz, bitarteko materialak gehituz eta euskara hitz egitea helburu duten programen bidez ikasleen arlo emozionala landuz.

Helduen euskalduntzea

Helduen euskalduntzearen doakotasuna ahalbidetzeko prozesua azkartzea, ikasleek matrikula gastuak aurreratu behar ez izatea lehenetsiz eta ikasgeletan egoera berrira egokitzeko ikasleen ratioak egokituz.

Hezkuntza

ez formala

Ume eta gazteen euskara gaitasunak aurrera egiteko asmoz, administrazioek haur, nerabe eta gazteentzat antolatzen dituzten eskola orduz kanpoko jarduera guztiak euskaraz eskaintzea eta administrazioaren laguntzak jasotzen dituzten hezkuntza ez formaleko ekimen guztietan (kirola, aisia, kultura...) hizkuntza-irizpideak ezartzea, euskarazko eskaintza lehenetsiz.

Lan mundua

Ekonomia berraktibatzera bideratutako programa eta laguntza deialdi guztietan, bai eta administrazioak aurrerantzean publiko egiten dituen kontratu edota lizitazio guztietan ere, hizkun-tza-eskubideak bermatzera bideratutako klausula sozialak ezar-tzea eta betearaztea.

Euskal kultur sistema

Alde batetik, euskarazko sor-tzaileen lana errekonozitzeko eta babesteko araudia lantzen hastea. Bestalde, euskarazko kuotak ezartzea eta nabarmenki handitzea instituzioek antolatutako edo haiek diruz lagundutako kultur programazioetan. Eta, azkenik, euskarazko literatura argitalpenetarako eta ikas materialgintza sortzeko laguntza funtsak handitzea.

Hedabideak

Erakundeen eta enpresa publikoen kanpainak areagotzea, publizitate instituzionala euskarazko hedabideetan ere eskainiz. Horrez gain, euskarazko ikus-entzunezko edukien sorrera nabarmenki areago-tzeko eta ETB1 kalitatezko edukiz hornitzeko, haur eta gazteentzako edukiak, informazioa, fikzioa eta entretenimenduzko edukiak sortzeko inbertsioa handitzea.