beka - Urtero Literaturako Nobel Saria euskaratzeko sortu zen Jokin Zaitegi saria berriro ere martxan da, 2012an bertan behera utzi eta gero, babesle faltagatik. Lehengo urtean berriro ere eskaini zuten beka eta aurten, Bob Dylan kantagilearen abesti sorta bat euskaratuko dute. Horretarako, parte har-tzaileek Elkar argitaletxearen webgunean dagoen lagina euskaratu beharko dute, eta lan horien artean aukeratuko da saritua. - N.G.