Síguenos en redes sociales:

Euskararen Eguneko programan lagundu du GFAk

HONDARRIBIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak Irunen eta Hondarribian egingo diren Euskararen Egunaren inguruko zenbait kultur ekintza diruz lagundu ditu. “Zehazki, aurreko Aldundiko Gobernuak bultzatutako aurrekontu parte-hartzailearen ondorioz erabakitako 20.000 euro dira eta bi udalen adostasunez, %80a Irunen inbertituko da, behar gehiago zegoelako”, esan du Mikel Irizarrek, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak. Argazkian, berekin, Arantxa Berrotaran eta Josune Gómez, Irun eta Hondarribiko euskara zinegotziak. Argazkia: X.S.