Síguenos en redes sociales:

Aniztasuna batuko du 2016ko Kilometroak festak Bergaran

Aranzadi ikastolak, bere 45. urteurrenaren testuinguruan, hirugarrenez antolatuko du jaia

Aniztasuna batuko du 2016ko Kilometroak festak Bergaran

Donostia - 1991n, 2007an eta 2016an. Hirugarren aldiz, Bergarako herriak Kilometroak festari bere ateak zabalduko dizkio. Milaka euskaltzale bilduko den egun handia datorren urteko urriaren 2an ospatuko da, Aranzadi ikastolaren 45.urteurrenaren testuinguruan.

Antolaketa lanak hasita daude eta atzoko aurkezpenean adierazi zuten bezala, 2016ko Kilometroetarako bi helburu finkatu ditu Aranzadi ikastolak. Alde batetik, soziala: ikastolek duten ahalmena narbamentzea eta bestetik, ekonomikoa: eraikin bakarrera pasatzearen obrak egiteko eskatutako “maileguak ordaintzen laguntzeko”.

Aranzadiko zuzendari den Ane Barrusok ikastolen “ahalmenak” balioan jarri zituen. “Aranzadi ikastolan, esaterako, 712 ikasle desberdin daude; desberdin fisikoki, adimenari dagokioenean ere: batzuk adimen komunikatiboa dute garatuago, beste batzuk musikala, matematikoa edo motriza? Hor dago gure pontentziala. Gurasoak, familiak ere modu askotakoak ditugu. Hemengoak, kanpotik etorriak, euskaldunak, erdaldunak, gazteak, nagusiagoak?, eta horiek guztiak elkartuta egiten dute ikastola anitza”, azaldu zuen Barrusok.

Hala ere, Barrusok azpimarratu zuenez, aniztasun horrek “ez du erakunde bat, herri bat, ikastola bat mundiala, sekulakoa, bikaina egiten, kideen arteko kooperaziorik ez badago”. Beraz, erronka nagusia 2016ko Kilometroetarako hau da: “Urte honetan zehar eta jaian bertan adimen, adin, pentsaera, sentimendu, joera, jatorria, hizkuntza, gaitasun ezberdin horiek guztiak batzea eta elkarrekin lanean jartzea Kilometroen, euskararen eta ikastolen mesedetan”.

Bigarren helburuari dagokionez, berriz, bi eraikin erabiltzeagatik bat izatera pasatzeko 2010ean egindako lanak -300 ikaslerentzat lekua egin behar zen eta baita eraldaketa pedagogikoa aurrera eramateko instalazioak egokitu ere- ordaintzen lagun-tzeko” dirua batu nahi dute Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiaren bitartez.

Buru-belarri dabiltza festa prestatzen. “Poliki-poliki herri eragileak integratzen doazen neurrira, bola gero eta handiagoa izango da, bolatxo desberdinez osatutako bola handi bat, eta urrirako 2.000 lagun izango ditugu lanean eta 80.000-100.000 gipuzkoar Bergaraz goza-tzen”, aipatu zuen atzo koordina-tzaile den Ekaitz Aranberrik.

ostiraleko ekitaldia Gainera, datorren ostiralean Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaiaren hasierako ekitaldiaren nondik norakoen berri eman zuten. “Aranzadi ikastolaren berezitasun bat bada abangoardia, berrikuntza, kutsu modernoa, Bergararen estilora moldatze dena, eta horrelakoa da arropa, leloa eta logoa aurkezteko prestatu duen ekitaldia ere. Desberdina, polita, jendea aho zabalik utziko duena”, aurreratu zuen Mikel Egibar KMK 16ko lurraldeko koordinatzaileak.

Gaur egun. 500 familiak, 712 ikaslek eta 62 profesionalek osa-tzen dute ikastola (gurasoen kooperatiba da). 0 urtetik 18 urte arteko eskaintzarekin.

Hirugarren aldiz. Lehenengoa, 1991n; bigarrena, 2007an, eta hirugarrena, 2016ko urriaren 2an.

Bi eratako helburuak. Soziala: ikastolek duten ahalmena nabarmentzea (mundialak, ani-tzak, kooperatiboak...). Ekonomikoa: 2010ean egindako lanak ordaintzen laguntzeko dirua batu nahi dute.

Leloa eta logoa. Arropa, leloa eta logoaren aurkezpena. Hi-tzordua ikastolako patioan izango da, 19.00etatik aurrera (eguraldi txarra eginez gero, udal pilotalekuan), eta doako sarrerak ikastolan bertan edo Bergarako kultur etxean eskura daitezke.