zestoa - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena jokatu zen atzo arratsaldean Zestoan. Nahikari Gabilondok irabazi zuen saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetarako. Alaia Martin eta Jon Maia sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 700 bertsozalek lepo bete zuten Zestoako pilotalekua eta Ormaiztegin jokatuko da gaur txapelketako laugarren final laurdena.
Ostegunetik sarrera guztiak salduta zeudela, 700 bertsozale elkartu ziren Zestoako pilotalekuan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak gaur izango du segida. Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan jokatuko da laugarren final laurdeneko saioa. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi. Iker Iriarte izango da 17.30ean hasiko den saioko aurkezlea.
Ohi bezala, arratsaldeko 16.00etan zabalduko da aretoko leihatila.
Nahikari Gabilondo Mendizabal, 504,5 puntu.
Alaia Martin Etxebeste, 495.
Jon Maia Soria, 489,5.
Jokin Uranga Isuskiza, 475.
Manex Mujika Amunarriz, 453,5.
Eneritz Artetxe Eizagirre, 441,5.