Plataforma berria sortu da: ‘Gure Zinema’
Gure Zinema plataformak atzo egin zuen aurkezpen publikoa Zinemaldiaren baitan. Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak bilduko ditu.
Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreak azaldu zituzten ekimenaren helburuak: Euskadin sortu eta garatutako ikus-entzunezko kate osoa indartzea, eta ikusleak aretoetara eramaten laguntzea ekoizpen horiekin disfruta dezaten.
Hilabeteetako lana burutu ondoren aurkeztu berri den aliantza horrek, euskal zinemagintza indartzea du helburu, baita ikusleei pantaila handian lan horietaz gehiago gozatzeko aukera eskainiko dien abantailak sustatzea ere. Gure Zinema Euskadiko zinemagintzaren sektore osoa batzeko asmoarekin sortu da: ekoiztetxeak, zuzendariak, gidoilariak, aktoreak eta film bat zinema-aretoetara iristeraino ekoizpena ahalbidetzen duten profesional guztiak, “zinema-aretoa delako gure lana ikusleari erakusteko leku egokia”.
Sektoreko dozenaka ordezkari bildu ziren atzo Zinemaldian Gure Zinema ekimenaren familia-argazkia egiteko. Talde horren baitan bildu dira Euskadiko ekoizleen hiru elkarteak (Apika, EPE-APV eta Ibaia), EZAE, EiTB, baita “Euskal zinemaren gainerako familia-kideak ere, jaialdiak, kultura-erakundeak eta aktoreen zein gidoilarien elkarteak ere”.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin sortutako plataforma berriak hainbat ekimen jarriko ditu abian datozen hilabeteetan euskal ikusleengana iristeko, besteak beste, sustapenak, aurre-estreinaldiak, zozketak eta VIP esperientziak.
Temas
Más en Zinemaldia
-
25 alumnos y alumnas producirán dos cortos este curso que se proyectarán en el Zinemaldia
-
Ikusmira Berriak bate el récord de aspirantes y presenta sus nuevos proyectos
-
La pistola del juez, la crítica de La semilla de la higuera sagrada
-
Albert Serra regala la Concha de Oro del Zinemaldia: "No me importan los premios"