'Bisitaria'k Erromara bidaiatu du Pello Zabalarekin
frantziskotar gipuzkoarrarekin aita santu berria ezagutu zuen italiako hiriburuan
donostia. Erromaraino bidaiatu zuen joan den astean Bisitaria. Bere bidelaguna, Pello Zabala fran-tziskotar gipuzkoarra. Aita Santu berria ezagutu ahal izan zuten elkarrekin, ke zuria ikusi eta Francisco I.ari buruzko lehen iritzia lortu zuten inguruko erreakzioak biltzen.
Gaur, ETB-1eko ikusleek iritzi propioa egiteko aukera izango dute, munduaren aurrean duen eran-tzukizuna ezagutzen, baita Inaxio Arregi eta Inazio Azkoaga apaizekin batera Francisco I.a bere karguan izango dituen betebeharrak ere jakingo dituzte begiraleek.
Bidaia osatzeko, Euzkitze eta meteorologia igartzeagatik ospe-tsua den frantziskotarra Erromako bazter ezagunen eta ezezagunetatik ibili ziren, San Carlo komentuan, frontoian eta Bizkaiko armarria duen eraikinean, lo egin zuten eta euskaldun ugarirekin elkartu ziren, Italian daramaten bizimodua ezagutu ahal izateko.
Guzti hauekin disfrutatzeko, Bisitaria, gaur gaueko 22.15etik aurrera, ETB-1ean.