DONOSTIA. Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidenteak jasoko du Xabier Euzki-tzeren bisita gaurko saioan.
Ama, emaztea eta seme-alabak eta lagunak aurkeztuko dizkio bisitariari, baita bere txokorik kuttunenak ere: Gabiriako jaiotetxea, Aizkorri eta Txindokiko lehen elurren lekuko den herriko ikuspegia, eta Ordizia, bertako Goierri eskolan baita irakasle Bertsolari Elkarteko presidentea.
Bisita, dena den, Legorretan hasiko da, Muruak ezin baitu galdu Goierriko bertsolarien asteroko bilera-afaria, eta Bisitariak ere ez dio zitari uko egingo eta han izango da bertsolariaren lagunekin batera. Asteazkenero bezala Bisitaria saioa 22:15etik aurrera ikusi ahal izango da ETB-1en.