Fermin Monasterio taxilariaren hilketa dela eta...
Fermin Monasterio taxilariarenhilketa zela eta, 50. urteurrenabetetzean, Eusko Jaurlaritzak,Urkullu lehendakari jauna buru zela, omenaldi bat eskaini zion Bilboko Kasilda parkean. Hurrengo egunean NOTICIAS DEGIPUZKOA egunkariak (2019-04-10) Fermin eta Mikelen artean gertatutakoaren berri honela eman zuen: “El 9 de abril de1969, Echeverria huía tras ser herido en unenfrentamiento con la Policía en el CascoViejo. Montó en el taxi de Monasterio y lepidió que le llevara hasta Burgos. Trasresistirse al ver las heridas del miembrode ETA, este lo asesinó de cuatro disparos,lo sacó del vehículo y dejó su cuerpo mientras huía al volante”.
Mikel Etxeberria Iztueta ETAkidea 2017koekainaren 10ean zendu zen, baina ez zenjoan bere lekukotza eman gabe. Bere senitartekoa naizenez eta bere lekukotza zuzena jaso izan dudanez, hitz publikoa hartubeharrean aurkitu naiz gertatutakoareninguruan bertsio ofizialak dakarrena etaberak niri behin baino gehiagotan kontatuzidana bat ez datozelako. Nik hala eskaturik, berreginak gara Artekaletik Arrigorriagarako ibilbidea, non zer gertatu zen azalduz. Fermin Monasterioren hiltzeareningurukoak honela gertatu ziren.
Mogrovejon asteburu bat eginda, 1969koapirilaren 9an Abrisketa, Onaindia, Aranaeta Etxeberria ETAkideak, bidean Solaresen bazkaldu eta Bilbora itzuli ziren.Artekale kaleko 54. zenbakiko etxebizitzaPoliziak zaindua egon zitekeela pentsatuz,zuhurtziazko neurriak hartu zituzten.Inguruan eta ezkaratzean ezer susmagarririk ez ohartzean, hirugarren solairura igoziren eta han, txirrina jo eta atea irekitzearekin batera, zain zeuden poliziek barrutiktiroka erantzun zuten. Bittor Arana atesarreran bertan tirokatu zuten. Mikeleskailera-buruan azkenekoa zen eta, bizkarrean zeraman motxila bertan behera utziz, eskaileretan behera saltoka jaitsi zentiro-hots artean. Kalera atera zen eta inguruan ez zuen inor ikusi. Ziztada bizia sentitzen baitzuen gorputzean, korrikazeharkatu zituen bi kale eta eliza-ondoanirekita zegoen ezkaratz batean sartu zen.Han ikusi zuen bi tiro-zulo zeuzkalazeharkaturik alderik alde, bata besondoaneta bestea saihetsean, eta odolak borborkazeriola, batez ere besondotik.
Hasieratik bertatik zekien nora joan eta zeregin. Erribera kalera joan eta Arriaga inguruan taxia hartu eta Basaurira eramatekoesan zion. Atxuritik Basaurirako bideanaldapan gora hizketan joan ziren, osomantso, sekulako trafikoa omen zegoelako.Eta bera atzean ezkerreko beso zaurituaatearen kontra jarrita, minari ezin eutsiz.Hiriburutik urrundu eta Basaurira iristean,nora joan nahi zuen galdetu zion taxilariaketa berak San Migelen uzteko. Hara iristean esan zion, ez lehenago, zaurituazegoela, odola galtzen ari zela eta zaurialotu eta berak esandako lekura eramateko.