Gazteen hizkuntza gaitasuna hizpide
Duela zenbait urte, eskolako gazteenhizkuntza gaitasun erlatiboa zergatikzen jasoagoa eta denborarenjoanean zergatik apalduz joan da? Halakogalderak egin ohi direnean bi jarrera azaldu ohi dira. Alde batetik, Hezkuntzak “ez dubere funtzioa betetzen” baieztapenarekinlaburbildu daitekeena, beraz, halakoakesaten dituztenen aldetik, bestelako neurriakhartu behar dira ustezko betekizunhori gure hezkuntza sistemak bete dezan.Beste aldetik, badira aurreko baieztapenarensinplekeria alboan laga eta haratagobegiratzeko joera dutenak.
Hezkuntzan ari diren profesionalen gaitasunaez da sasoi batekoena baino eskasagoa,nire ustez. Eskuartean erabiltzenditugun metodologiak, materialak etaazpiegiturak duela zenbait hamarkadetakoakbaino hobeak dira. Ondorioz, zer gertatzenari da... eta zeintzuk dirateke gauregungo gabeziei aurre egin ahal izatekobalizko sendabelarrak? Esango nuke,jazotzen ari dena ikasleen ezaugarriekinzer ikusi zuzena daukala. Izan ere, garaibatean, euskarazko ereduetara hurreratzenziren ikasle gehienak eremu euskaldunetakoakziren, gizartean oro har euskarazjarduteko eta familian euskaraz aritzekoegiazko aukerak zituzten.
Denborarekin, ordea, euskarazko ereduakhedatu eta nagusitu ahala, euskarakdentsitate urria daukan eremuetako ikasleakbilakatu dira euskarazko ereduenjaun eta jabe... baina, hauek eskolatikkanpo euskaraz aritzeko aukera oso urriakdituzte eta familia elebidunetan edo erdaldunetan bizi dira -esan gabe doa, familienezaugarri ekonomikoek eta kulturalek ereeragina dutela emaitzetan-. Egoera honekgure lehentasunak birpentsatzera eramanbehar gaitu. Izan ere, errealitateak agerianuzten digu hezkuntzari agindu diogun egitekoa-bidenabar esanda, hezkuntzarenparametroetan ezohikoa dena- betetzeko,hezkuntza, bera bakarrik, ez dela gauza.Gure gizarteak hezkuntzari ezarri dionegitekoa beteko badu, alboan behar ditueuskarazko dentsitate handiko eremuak -besterik ezean, funtzionalak-, erabilerarakojauzia ahalbidetu eta beste eremuetandauden gabeziak orekatzen saiatuko direnak.
Euskarazko aisialdia orokortzeaz, lan munduaneuskarari toki duin eta egokia egiteaz,administrazioan nagusiki euskaraz funtzionatukoduten atalak identifikatzeaz etaorokortzeaz eta abarrez ari naiz. Eta erronkenartean, migratzaileen kontua ere badugu.Badakigu migratzaile gaztelaniadunenkasuan, gaztelania bilakatzen dela eskolakoikasleen harreman-hizkuntza nagusia.Aitzitik, bestelako hizkuntzak tarteko direnean,harreman-hizkuntza euskara bihurtuohi da. Ondorioz, egokia da eta zuzen,migratzaileei euskarazko trebakuntzaindartua eskaintzea. Albait arinen eskolakoharreman-hizkuntza euskara bilaka dadin,Hezkuntza Salak iragarri duen bezala.