Bada, zuen gorrotoa eta zuen onartzeko ahalmen eza zuen ideia politiko desberdinak dituzten pertsonekiko. Zer iruditzen zaizue norbaitek esango balu Vargas Llosa, edo Saramago, idazleek, edota Unamunok etabar luze batek ez dutela oroimena izateko eskubidea, edota ezin dutela sari internazionalik jaso, edo ezin dutela inon aipatuak izan bere meritu literarioengatik? Zoroa egon behar da horrelako zerbait esan edo egiteko! Eta merito literario horiek errekonozitzeak ez du esan nahi Vargas Llosa faszista hutsa ez denik, eskuindarra; Saramago espainolizatu aintieuskalduna ez zenik; Unamuno antieuskaldun ez zela etabar, etabar?
Gauza bat da pertsona horien jokaera politikoak eta beste bat da bere artea, trebezia eta merituak jakinduriaren edo artearen edozein alorretan. Jaunak: gauzak analizatzen, arrazoitzen, ulertzen jakin behar da. Guk aipatu pertsona horiek (adibide gisa) bere ideologiagatik kondenatzen ditugu. Baina beraien meritoak ezin dira ukatu!
Bada autoodio deitzen den fenomenoa; bada ere alienazioa eta gauzak ulertzeko arazoak, edo? Madrilek zuei zor dizkizuen transferentziak hartzeko merituak egin nahian zabiltzate? Txillardegiren etsaiak zuen etsai bertsuak dira eta zer ari zarete? Poxpolinez jantzita ere ez duzue lortuko! Donostian beti izan eta diren egiazko agintariek ez dira zuetaz fidatzen eta ez dizue inoiz barkatuko hain beharrezko zinetenean, gorriekin joan zinetela!
Politikara dedikatzen bazarete, derrigorrez zuen gorrotoak etxean utzi behar dituzue, eta oposizio politikoa egiten eta konpetenteak izaten ikasi, zeren zuena oposizio baino sabotaia baita (gorrotoak itsutasuna dakar eta jakinduria ezak, atreberentzi handia).
Esan mesedez, zer iduditzen zaizue Reyes Católicos eta Alfonso VIII pertsonaiek kale izenak izatea (bi adibidetxo jartzeagatik)? Zer meritu dituzte lehendabizikoek? Gerrara, inbasioetara, jendeak armaz noski hiltzera, Granadako liburutegi eta literaturazko izugarrizko balio handiko obrak erretzea han sartu zirenean? meritu kulturalak edo gizakiaren aldekoak al dira? Eta bigarrenak, gerretara ere dedikatu zena, gure herria inbaditu eta okupatzera?
Aitzol euskalzale eta sindikalista handia, faszista espainolek torturatu eta asesinatu zuten. 1936ko urriaren 17ko El Diario Vascon agertzen zen berria: “capturado? el energúmeno Aitzol, sacerdote separatista.” 78 urte ondoren oroitu zarete? eta bere oroimenez kale bat jarri zaio? badirudi baimena orain eman dizutela Donostiako egiazko agintariek. Ez al zuen orain arte -2014ra arte- oroimenik merezi?
Bada Pio Barojaren kasua, oso adierazgarria. Pio Baroja oso kritikoa izan zen: “Soy donostiarra pero no siento gran entusiasmo por ello. ¿Para qué adornar la ciudad con bagatelas de bazar que no sirven para nada? La inspiración de los monumentos de San Sebastián ha partido de contratistas, maestros de obras y de concejales” zioen. Noizbait jarri behar eta, hil eta 16 urtera jarri zioten pasealeku bati bere izena.
Izen asko badira Donostiako oroimenean: aristokrata, politikari, errege, santu, elizgizon, militar, jauntxo, kontratista, promotore, alkate eta zinegotzi ohiak, etabar. Baina kulturarekin loturiko pertsonak, gutxi. Hona hemen adibide batzuk:
Juan Prim jenerala eta ministroa. Irudi xume bat egiteko proposamena egin eta horren ordez? gure zinego-tziek kale nagusi baten izena jarri zioten.
Gros auzoa. Jose Grosen semea zen Tomás Grosek eta Juan Migel Iribas lur jabeek eraiki zuten auzoa eta aurrenekoaren izena hartu zuen, negozioa biena zen baina. Kultura gizonak? Ez, espekuladore soilak baizik. Eta noski zinegotzi eta alkate izanak! Auzoa mendeetan Zurriola deitzen zen? ordurarte.
José María Salaverria idazlea ez zen euskalduna. Vinarozko (Castellón) semea, beti gaztelaniaz idatzi zuen. Oso adierazgarriak dira bere lanak: Vieja España, Los Conquistadores, El Muchacho español, Santa Teresa de Jesús”, Las Sombras de Loyola? 1936-1939 urteetan La Voz de Españan idatzi zuen beti. 1957.ko udal frankistak bere izena jarri zion kale bati.
Claudio Anton Luzuriagaz zer esan? Sorian jaio zen XVIII. mendearen bukaeran, Lege gizona zen, Oñatin ikasia, errege espainolak Donostiako diputatu izendatu zuen, beti Foruen aurka ibili zen hauek industriaren hazkundean oztopatzen zutelako bere esanetan; aduanak Ebrotik Iruñera aldatzeko borrokatu eta lortu zuen 1841.ean. Ordainez, ministro egin zuen erregeak.
Katalina Erauso. 1973.ean frankistek jarri zioten kale izena. La Monja Alférez deiturikoari, hiltzaile krudela besterik ez zen izan.
José Matía Calvo, Cádizeko semea. Merkataria omen zen. Esklabu beltzen trafikora dedikatzen zen bere Bella Vascongada fragatarekin. Hil eta gero zerua irabazteko ahaleginetan zahar behartsuentzat asiloa, gaur Matia Fundazioa dena, egiteko eman omen zuen dirua. Eta bere izena kale nagusi batek darama, gainera.
Txillardegiren merituen zati txiki batera ere ez dira heltzen Prim, Gros, José María Salaverria, Klaudio Anton Luzuriaga, Katalina Erauso, edota José Matía Calvo. Lotsatu egiten gara donostiarrok gure auzo, kale edo egoitzetan horrelako izenak eduki-tzeagatik!
Donostia Kulturaren Hiriburua izan behar omen du 2016. urtean. Urtebete bakarrik gelditzen da ezin ikusiak alde batera uzteko. Bestela, gauzak horrela, Pello Kirten xelebre hura proposatuko du ergelen batek hiriko esparru kultural bati izena emateko! Jakin beharko duzue bereizten? agian ikastaro intentsibo batekin lortuko duzue.