ekazaritzako elikagaien sektorearekin lotutako hiru enpresa proiektu berri aurkeztu dira Donostian. Ekitaldia joan den maiatzaren 13an izan zen Donostian , Tabakaleran, Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT Food) antolatutako FUN&FAN-The Afterwork izeneko jardunaldian. Euskadiko nekazal sektorean izaera ekin-tzailea sustatzea eta irtenbide berritzaileak bilatzea da aipatu ekimenaren helburua.

Hiru izan dira aurkeztutako proiektuak, ekonomia zirkularra oinarri izanik, eta irtenbide berritzaileak aplikatuz, pandemia garaian aurrera egitea lortu dutenak.

Horietako bat da da Feltwood, nekazal hondakinetatik industriarako material ekologikoak ekoizteko teknologiak garatzen dituen enpresa txiki bat. Proiektu hau EIT Foodek berak aukeratutakoa da, eta iaz abiarazitako covid funtsen finantziazioa lortu zuen. Bere ideia “plastikoaren, zuraren eta aglomeratuen alternatiba erreala” da, sortzaileek azaldu dutenez.

Bestalde, Bio2coat izeneko ekimenak hondakinei eta janari-galerei aurre egitea du helburu. Naturak elikagai erresistenteetan sortzen dituen osagaiak baliatzen ditu, elikagai galkorren bizitza luzatzeko teknologia garatzeko. Horrela erabat naturala den estaldura jangarria sortu dute, elikagai freskoen kontserbazioa luzatzen duena. Enpresa hau EIT Foodek bultzatutako Seedbed enpresa-inkubagailutik sortu zen.

Bestalde, gozogintzaren sektorean diharduen negozio berritzaile bat eman da ezagutzera: Panduru. Bi emakumeren gidaritzapean, gozotegi honek egunean saltzen ez den ogiari irtenbidea ematen dio bestelako produktuak sortuz. Alferrik galdutako janaria murriztea da bere helburua. Izan ere, asko da zaborretara doan ogi kopurua; Espainian, esate baterako, urtean 62 milioi kilo. Proiektu horrek emakume ekintzaileei zuzendutako Empowering Women in Agrifood (EWA) programa irabazi zuen iaz.

EIT Food nekazaritzako elikagaien berrikuntzarako ekimen liderra da Europan. Elikadura-sistema jasangarriagoa, osasungarriagoa eta konfiantzazkoagoa izan dadin lan egiten du.