2022. urtean Zurriolak eraikin berria izango du Lehen Hezkuntzako etaparen beharrei erantzuteko, eta Haur Hezkuntzako eraikuntzatik oso gertu, Atarizar 18 kalean. Urte askotako lanketa prozesu baten ondoren, arkitektura hezkuntzaren mesedetan jarri du Zurriola Ikastolak, barne eta kanpo-espazio bakoitza helburu zehatz bati bideratuz.

Modu horretan, Zurriola Ikastolak eraikin bat izango du etapa bakoitzarentzat. 2 eta 6 urte bitarteko haurrak Ategorrietako Villa Soroan daude, goitik behera eraberritutako eraikin enblematikoan. Bertako espazioaren diseinuak pedagogiari eta metodologiari erantzuten dio: haurraren mugimendu eta ekintza modu autonomoan garatzeko behar dituen baldintzak eskain-tzen ditu eta bere sozializaziorako aukerak ematen dizkio.

Honetan guztian hezitzaileak eta irakasleak haurren bidelagun dira eta haurraren garapen prozesua ezagutu eta errespetatzen dute.

Bestalde, Bigarren Hezkuntzako ikasleak, 12 urtetik gorakoak, espazio handiko eraikin batean kokatuta daude. Azken urteetan egokitzapen arkitektonikoak egin dira bertan ere, metodologiarekin bat datozen jarduerak ahalbidetzeko.