UGT, CCOO eta USO sindikatuek ostegun honetan aditzera eman dutenez, aste honetan jazotako azken bileren ostean aurrerapenak ikusten dituzte PepsiCo edari enpresarekin duten komertzio sareko Expediente de Regulación de Empleo-aren (ERE) negoziazio mahaian. Negoziazio hauek enpresak Donostian, Bilbon eta Gasteizen dituzten egoitzetan dute eragina, eta ondorioz, bertako langileengan.

Aste honetako astearte eta asteazkenean ospatu dituzten bileretan sindikatuen ordezkarien eta enpresaren zuzendaritzaren arteko proposamenak orain arte baino modu “xeheagoan” elkarbanatu dituzte, sindikatuek komunikatu batean adierazi dutenaren arabera.

Sindikatuen eskaerak

UGTk, CCOOek eta USOk elkarlanean landutako ardatzak aurkeztu zituzten bileran, modu bateratuan. Ardatz hauek EREaren eragina ahalik eta txikiena izatean oinarritzen dira, lan-baldintza duinak bermatzean eta lanpostua mantentzean.

Bestalde, sindikatuen arabera, enpresak bere lehenengo balorazioak erakutsi ditu, sindikatuek aurkeztutako eskaerengandik oso urrun daudenak, oraingoz.

Hurrengo bilerak

Bi aldeak negoziazioei hurrengo astean jarraipena ematekotan gelditu dira, beren iritziak hurbiltzeko eta adostasun batera iristeko helburutan. Bilera hauen egunak konkretatzeke daude momentuz.

Pepsico enpresak urtarril honetan azaldu zuen ERE bat aurkezteko asmoa. ERE horrek lan-talde osoari eragingo lioke ia (400 bat inguru langile). Langile hauek PepsiCoren komertzio distribuzioen hamaika egoitzetan banatuta daude, eta funtzionamendu arruntean jarraitzen dute oraindik.