Ertzaintzak eta EAEko udaltzaingoek abiadura-kontrola areagotuko dute, abuztuaren 4tik (astelehena) 10era (igandea) bitartean egingo den kanpaina berri baten bidez. Operatibo hori 2025ean zehar Trafikoa eta Garraioa Zaindu eta Kontrolatzeko 32 Kanpainen egutegiaren parte da.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, abiadura-mugak betetzen direla kontrolatuko du, euskal bide-sarean hildako eta zauritutako pertsonen kopurua eta istripu-tasa murrizteko.
Kontrolak prebentziozkoak izango dira, eta abiadurarekin lotutako arrisku-tarteetan jarriko dira, baita ezarritako mugatik gora zirkulatzen den eta ezbehar-tasa handia dagoen lekuetan ere.
Frogatu da abiadurak lotura zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Gidatze-abiadura handiagoarekin, ezbeharren kopurua eta larritasuna esponentzialki handitzen dira. Kontuan izan behar da, gainera, zenbat eta abiadura handiagoa hartu, orduan eta distantzia handiagoa beharko dela ibilgailua gelditzeko. Kalkuluen arabera, batez beste, 120 km/h-ko abiaduran joanez gero, futbol-zelai batetik gorako distantzia beharko da gelditzeko.
2024an, Euskadiko errepideetan trafiko istripuetan hildako pertsonen %32k abiadura desegokia izan zen ezbeharretan hil ziren.