Egham kalera aterako da Donostian, "hedatzen ari diren ideia faxisten aurka"
Kolektiboak dio, "inoiz baino gehiago", "sexu eta genero disidente izatea borrokarako indar eta palanka bihurtu" behar dutela
LGTBI+ Ehgam kolektiboa kalera aterako da larunbat honetan, 18.30ean, Donostiako Bulebarrean, Harrotasun Eguna ospatzeko eta faxismoaren aurkako jarrera adierazteko "ideia faxistak mundu mailan zabaltzen direnean, baita gure inguruetan ere".
Sexu-askatasuna
"Kalera aterako gara sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatzera. Tamalez, aurten ere, gure aldarrikapenak egingo ditugu Gazan genozidio bat gertatzen ari den unean gure begien aurrean", nabarmendu du erakunde horrek komunikatu batean.
Ehgamek dio, "inoiz baino gehiago", "sexu eta genero disidente izatea borrokarako indar eta palanka bihurtu" behar dutela.
Israelekin lankidetza oro etetea
"Harrotasuna, zerbait izatekotan, beste gizarte eta mundu bat eraikitzeko indarra izango da, zapalkuntza orori aurre egiteko bultzada izango da. Palestinako erresistentziarekin gaude eta hemengo instituzio eta enpresei beste behin ere exijitzen diegu Israelekin kolaborazio oro bertan behera uzteko! ", gaineratu du.
"Faxismoaren hedapenaren aurrean", instituzioek LGTBI+ borrokaren "merkantilizazioa" eskaintzea kritikatu dute.
"Kapitalismo arrosa"
"Gero eta argiago ikusten den zerbait da, gero eta modu jasanezinagoan", salatu du, eta adibide gisa jarri du Bilbao Bizkaia Harro jaialdia, Eghamek boikota egitera deitu duen "kapitalismo arrosa", "turismoa sustatzeko LGTBI+ ekimenak eta antzekoak, non hamarkada hauetako LGTBIQ+ borroka gutxietsi eta iraintzen den".
Temas
Más en Sociedad
-
75 años de Iparragirre eraikuntzak: termas romanas y drones de Goierri
-
Genocidio en Gaza: “Lo que han hecho con nuestro pueblo es una vergüenza para la humanidad”
-
Euskotren ofrecerá un servicio especial ferroviario este domingo por la celebración de Kilometroak 2025 en Elgoibar
-
El PNV de Lezo acusa a EH Bildu de "incapacidad" y le pide aclarar el deterioro de las arcas municipales