Datorren urriaren 5ean Elgoibarren ospatuko den Kilometroak jai handirako prestaketak aurrera doaz. Larunbat honetan, Ikastola Egunaren baitan, 'Elkarrekin, salto euskarara!'' izeneko abestia eta bere bideoklipa aurkeztu dute.
Kantuaren letraz Eneko Beretxinaga arduratu da eta musikaz, berriz, Aitor Nova. Bideoklipak, Jone Arriolak zuzendua, soka du protagonista, edizio honetako logoa osatzen duena.
Grabaketan, Elkar estudioetan egina, herriko hainbat musikarik hartu dute parte.