Iritsi da Euskaraldia eta Gipuzkoak besoak zabal zabal dituela egin dio harrera hainbat herritan euskararen erabilera sustatzeko herri ekimenari.
Hainbat herrietan
Donostian, ongietorria 19:00etan izan da, Egiako Blas de Otero plazan, bai eta Intxaurrondoko Kultur Etxean ere.
Euskaraldia 19:00etan abiatu da Andoaingo Zumea plazan; Irunen, Zabaltza plazan; Azpeitin Herriko plazan eta Mendaron, berriz, udaletxean.
Astigarragan ordubete aurretik hasi da, Emakume Plazan, baita Ordiziako Plaza Nagusian ere. Usurbilen, aldiz, 18:30ean egin diote harrera, Udaletxetik irten den kalejira eta guzti.
Euskaraldiari babesa
Euskaraldiari babesa erakusteko jarduera ugari eta askotarikoak burutuko dira datozen egunotan Gipuzkoako herri eta auzo gehienetan.