Síguenos en redes sociales:

Tuteratik Azpeitira, 250 kilometro zeharkatu dituzte bederatzi etapetan banatuta

Tuteratik Azpeitira, 250 kilometro zeharkatu dituzte bederatzi etapetan banatutaAzpeitiko Ikastola Ikasberri

Tutera-Azpeitia delakoak paper berezia jokatu du Kilometroak eta herriko hainbat eragilek urtean zehar elkarrekin antolatutako ekimenen artean . Egitasmoa honi esker, kilometroz kilometro, Nafarroatik hasi eta herriraino euskararen egoera zein den ezagutzeko aukera izan dute hainbat eta hainbat herritarrek. Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Kilometroak 24 lantaldeak hartu dute otsailaren 17an Tuteran hasi eta urriaren 19an Azpeitian amaituko den ibilbidearen antolakuntzaren ardura.

Guztira, 250 kilometro, 6.000 metroko desnibel metatuarekin, zeharkatu dituzte, bederatzi etapetan banatuta, eta ekainean izan ezik, hilero ibilbide bat burutu dute

 “Euskarak eta euskaldunok ditugun egoera eta izaera ezberdinak plazaratuz, gure hizkuntzaren alde ekinean gabiltzanon arteko harremanak egin nahi izan dira. Azpeitiko Ikastola Ikasberriren aldetik, eskualdeko produktuak eta Kilometroetako eguzkilorea eskainiz lekuan lekuko errealitatea ezagutu eta euskararen alde egindako lana aitortu zaie eragile ezberdinei: ikastolak, euskara elkarteak, guraso elkarteak, herri ekimenak…”, azaldu dute ikastolatik.

Bederatzi etapa

Guztira, 250 kilometro, 6.000 metroko desnibel metatuarekin, zeharkatu dituzte, bederatzi etapetan banatuta. Ekainean izan ezik, hilero ibilbide bat burutu dute: Tutera-Milagro (otsailak 17); Milagro-Faltzes (martxoak 16); Faltsez-Lerin (apirilak 13); Lerin-Iratxeko Monastegia (maiatzak 11); Iratxeko Monastegia-Ubaba (ekainak 22); Ubaba-Lizarraga (ekainak 23); Lizarraga-Etxarri (uztailak 6); Etxarri-Beasain (irailak 14), eta azkena, Besainetik Azpeitira bidea hartuko dute (urriak 19). Beraz, Nafarroako Erriberatik Gipuzkoako Urola Erdira artean dagoen aniztasuna bizi, naturaz gozatu eta harremanak sendotu ahal izan dira egitasmo honen eskutik.

Euskaldunen kopurua ez da%1era iristen

“Ekimen polita izan zitekeela pentsatu genuen, euskarak Nafarroako lurralde desberdinetan duen egoera ezagutzea. Tuterako Argia ikastolarekin harremanetan jarri ginen”, dio Gorka Artolak, Kilometroetako koordinatzaileak, proiektuaren hasierari buruz. Erriberara hurbildu dira. Euskararen arnasguneak urruti an-tzera sumatzen diren nafar lautadan, erromatarrek ager vascomun izendatu zuten eremuan.

Ibilbidea otsailaren 17an hasi zen Tuteran eta urriaren 19an Azpeitian amaituko da.

Tuterak dituen 35.000 biztanletik % 1,4a euskalduna da. Erriberan, aldiz, euskaldunen kopurua ez da %1era ere iristen herri gehienetan. Hala ere, euskaraz bizitzea zaila den arren, euskaltzale komunitate bizia dago eta euskara babesten duen elkarte eta kolektibo batzuk ere martxan daude, horien artean, Argia ikastola, AEK, Beterri Peña, Tuterako gazte asanblada, Unión Tutera futbol taldea eta Haizehegoa Elkartea.

Artolak zehaztu duenez, etapa bakoitzean bisita-tokiekin zerikusia duten gaiak landu dituzte. Ibilbide bakoitza esperientzia bat izan da, eta amaieran Errigora produktuak zozketatu dira. Nafarroako hegoaldeko uztari eta euskarari haizea emateko, putz egiteko proiektua da Errigora, herritik eta auzolanean sortutakoa.

“Esperientzia pozgarria eta aberasgarria izan da. Horrelako ekimenek agerian uzten dute zein garrantzitsua den arnasguneetan ikastolak izatea, hori da inguru horietan euskara ikasteko aukera bakarra”, nabarmendu du Artolak. Tutera-Azpeitia egitasmoa hilaren 19an agurtuko da, baina sortutako harremanak sendotzen jarraituko du.