EuskarAbentura Zarautzera iritsi da
Mauletik Getxora 127 gaztek, beste 30 lagunekin batera, 31 etapa egingo dituzte oinez, guztira 783 kilometroko bidea egingo dute
Zarautzen, uztailean zehar Euskadi, Nafarroa eta Iparraldea zeharkatuko dituen EuskarAbentura espedizioari arrera egin zion Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
EuskarAbentura llega a Gipuzkoa
Eusko JaurlaritzakoGazteriaZuzendaritzak babestutako ekimenean parte hartzen duten 15 eta 17 urte bitarteko 127 gaztek Gipuzkoaren kostaldeko udalerrian pasako dute gaua. Joan den uztailaren 1etik, beste 30 pertsona lagun dituztela (bi koordinatzaile, 10 monitore, lau begirale laguntzaile, bi begirale buru, hiru mediku, bi erizain, bi gidari, euskara teknikari bat, bi argazkilari, kamerari bat eta komunikazio arduradun bat), Mauletik Getxorainoko etapak oinez burutzen dabiltza gazteak. Guztira, datorren asteazkenera bitartean (hilak 31), espedizioak 31 etapa eta 783 kilometro egingo ditu, horietako 483 oinez.
“EuskarAbentura sekulako aukera da. Gazte hauek gure sustraiak eta paisaiak ezagutzen ari dira, eta gainera, euskaraz. Esperientzia ahaztezina da, eta urte luzetarako harremanak sortuko ditu”, esan zuen Melgosak. Sailburuaren iritziz, ekimena oso baliagarria omen da, halaber, “errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural oso desberdinetatik datozen neska-mutilak elkartzeko”.
Askotariko profila
Aurtengo EuskarAbenturan parte hartu duten gazteen profila askotarikoa da. 43 Bizkaitik etorri dira ( % 33), 28 Gipuzkoatik (% 22), 24 Nafarroatik (% 19), Arabatik 13 (% 10), Lapurditik 10 (% 7,87), 6 Nafarroa Beheretik (% 4) eta 2 Zuberoatik (% 1,57). Horiez gain, euskal diasporako pertsona bat ere bada aurtengo taldean, zehazki Peruko Cuscotik etorritakoa. Gehienak neskak dira, 85; mutilak 41, eta pertsona ez-bitar bat ere badago. Uztailean zehar, gazte eta profesionalekin osatutako talde eder horrek 27 herri desberdinetan emango du gaua.
Temas
Más en Sociedad
-
Las denuncias de tráfico crecen más de un 10% en Euskal Herria durante el año 2024
-
"París ya no vale una misa", por José Manuel Etxaniz
-
“La Administración se tiene que implicar en una solución integral a los pabellones okupados de Herrera”
-
Año de examen para la Eskola Kirola tras la sentencia contra el modelo guipuzcoano