Eustatek ostiral honetan jakitera eman dituen datuen arabera, Euskadiko landa-ostatuetan bidaiarien sarrerak %31,8 gehitu ziren joan den maiatzean, 2023ko hil beraren aldean; apartamentu turistikoetan, berriz, %47,6ko hazkundea izan da bisitarien artean aldi horretan.

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-ostatuetan 19.118 bidaiari-sarrera erregistratu ziren joan den hilean, aurreko urtean baino %31,8 gehiago, 39.905 gau igaro baitituzte, %27,3 gehiago. Atzerritik etorritako bisitariak %23 igo ziren, sarrera guztien %32,7 maiatzean, eta gaualdien %34,9, %39,7 igo baitziren.

Lurraldeka, Arabako landa-ostatuek izan dute bidaiari hazkunderik handiena 2023ko maiatzaren aldean, % 37,3; Gipuzkoan, berriz, % 31,3koa izan da igoera, eta Bzikaian, % 29,2koa. Bestalde, Bizkaian izan da gaualdi kopururik altuena, %36,5; Gipuzkoan, %25,8; eta Araban, %17,9.

Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia, Euskadi osorako (bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean igarotzen duten egun kopurua neurtzen du, eta ez autonomia-erkidegoko egonaldiaren iraupen osoa), 2,09 egunekoa izan zen maiatzean, 2023ko hilabete bereko 2,16 eguneko egonaldiaren azpitik dagoen balioa.

Plazakako eta gelakako betetze-mailak 6,4 eta 7 puntu portzentual igo ziren, hurrenez hurren, %29,2 eta %34,5.

APARTAMENTU TURISTIKOAK

Apartamentu turistikoei dagokienez (erabilera turistikoko etxebizitza partikularrak ez daude barne), maiatzean 19.904 sarrera zenbatu ziren guztira, eta 63.577 gaualdi izan ziren. Datu horiek %47,6ko igoera suposatzen dute sarreren kasuan eta %30ekoa ostatu-gauen kasuan.

Establezimendu horietan, sarrera guztien % 45,1 eta ostatu-gauen % 43,7 atzerritar jatorriko bisitariei dagokie, urte arteko % 51,2ko eta % 28,3ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia 3,19 egunekoa izan zen, 2023ko maiatzean baino laburragoa, Euskadi osoan. Lurraldeka, Araban 8,16 egun, Gipuzkoan 4,65 eta Bizkaian 2,10.

Plazakako betetze-maila %42,1era iritsi da EAEko batez bestekoan, hau da, ehuneko 7,5 puntu igo da iazkoarekin alderatuta. Apartamentu bakoitzeko okupazio maila ehuneko 8,5 puntu igo da eta %71,1ean kokatu da.

ATERPETXEAK

Euskadiko turismo-aterpetxeek, bestalde, %18,9 gehitu zituzten bidaiarien sarrerak maiatzean, urte arteko terminoetan, eta 28.849 bisitari izan zituzten, 48.931 ostatu-gau sortuz. Horietatik, 28.517 gau igaro dituzte Bizkaian (%26,9), 19.154 Gipuzkoan (%11,5) eta 1.260 Araban (%17,9).

Ostatu-mota horietako egonaldiaren batez besteko iraupena 1,70 egunekoa izan zen EAE osoan, eta plazakako betetze-maila, urte arteko %7,1eko igoeraren ondoren, %46,7ra iritsi da.