Adunan ospatu da Eskola Txikien jaia
Ezkio-Itsason antolatuko dute 2025ean
Adunan ospatu da igande honetan Gipuzkoako eskola txikien jaia, eta egun osoan zehar eguraldi bikaina egin duenez egitarau trinkoarekin gozatzeko parada ederra izan zuten bertaratu ziren guztiek. Tolosaldeak besoak zabal-zabal hartu zituen atzo, Gipuzkoako 27 eskola txikiak biltzen dituen jaira etorri ziren guztiak. 54 ikasle dituen Adunako herri eskolak antolatu zuen festa eguna, eta Aduna bertako Juan Kruz Igerabide idazleak egin zuen ongietorria.
Egun osoan zehar jarduera ugari izan dira, edizio honetako ikur izan den sagarra, beti gogoan izanik. Tailerrak, jolasak, pottoka gaineko paseoak, eta azkenean, eguna ezin hobeto borobiltzeko, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia. Aldez aurretik, eguerdian, Ezkio-Itsasoko eskola txikiko arduradunek hartu dute lekukoa, eta eurek antolatuko dute Goierrin, 2025eko jai eguna.
Temas
Más en Sociedad
-
Estas Navidades regala y regálate gastronomía en Basque Culinary Center
-
Un juez dictamina que se puede usar el permiso por ingreso de un familiar para cuidarlo en casa
-
El Gobierno vasco y Correos presentan dos sellos dedicados al tren de vapor de Euskotren y al oficio de fogonero
-
Los sindicatos médicos convocan nuevas movilizaciones tras abandonar la negociación con Sanidad