Hasi da Korrika! Ostegun honetan arratsaldeko 16.00etan Irungo San Juan Plazatik eman zaio hasiera Korrikaren 23.edizioari. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herriko herrietatik barrena joango dira korrikalariak lekuko eskuan dutela. Helmuga Baiona izango da. Martxoaren 24ean Lapurdiko hiriburuan emango zaio bukaera Korrikari, festari amaiera emateko lekukoaren barruan dagoen mezua irakurriko dute.

Korrika zuzenean jarraitu daiteke hemen:

Aurtengo Korrika berrikuntza batekin dator: edizio honetarako app berri bat dago erabilgarri. Aplikazio horren bidez, ibilbidea kontsulta daiteke eta bertatik bertara jarraitzeko aukera egongo da: Korrikako furgonetaren geolokalizazioari esker, aplikazioaren erabiltzaileek lasterketa une oro nondik igarotzen den egiaztatu ahal izango dute.