Martin Aramendi, Ataungo alkatea, UEMAren lehendakari berria
Irune Urbieta Zarautzeko zinegotzi jeltzalea izango da udalerri euskaldunen mankomunitateko lehendakariordea datozen lau urteetan
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak legegintzaldi berriko lehen batzar orokorra egin du Ataunen, eta Martin Aramendi Ataungo alkatea aukeratu du UEMAko lehendakari datozen lau urteetarako. Lehendakariordea, Zarautzeko zinegotzi Irune Urbieta izango da. Aramendi eta Urbietarekin batera, UEMAko zuzendaritza batzordeko beste bederatzi kideak ere aukeratu dituzte.
Gaur egun 101 udalerrik osatzen dute UEMA, eta guztien artean 305.000 biztanle inguruko eremu euskalduna osatzen dute. Udal gehiagok adierazi dute datozen hilabeteetan UEMAn sartzeko asmoa, eta udalerri gehiago erakartzea gain, agintaldi berriaren ardatzen artean aipatu dira udalerri euskaldunei laguntzeko eta euskararen erabilera sendotzeko ildoak, baita herritarren ahalduntzean eragiteko ekimenak bultzatzea ere.
Eskaini duen hitzaldian, UEMAk heldu beharko dituen erronka berriak ere hizpide izan ditu Aramendik. Udalerri euskaldunen tipologia aldatu egin dela nabarmendu du, eta gaur egun askotarikoa dela. Horrekin batera, euskaldunen tipologia ere errotik aldatu omen da, eta ezinbestekotzat jo du egoera berri horri erantzungo dioten proiektuak sustatzea, herritarrak ahalduntzeko.
Hizkuntza ohituren diagnostiko zehatzak behar direla azpimarratuz, agintaldi honetan hizkuntza politika tokiko errealitatera egokitzea ahalbidetuko duen diagnostiko eta argazki zehatz bat izatea beharrezkoa izango dela azaldu du. Aramendik euskara eta kulturartekotasuna uztartzen dituzten proiektu berritzaileen garrantzia ere mahai gainean ipini nahi izan du.
“Bide berri horiek herrietan errotzea izango da datozen urteetan herritar berriak eta euskararentzako esparru berriak irabazteko gakoetako bat” esanez amaitu du.
Temas
Más en Sociedad
-
Gipuzkoa decide este viernes las ayudas en el transporte público
-
Siete franceses detenidos por causar daños y atentar contra agentes en Donostia
-
Expertos en IA alertan del riesgo para los migrantes de uso en la identificación biométrica
-
Detectan un brote de gripe aviar en una granja de la provincia de Lleida