Plastemer: lau urteko ikerketa proiektua
EHU-ko ikerlari talde bat mikroplastikoen presentzia aztertzen ari dira euskal kostaldean
Euskal kostaldean mikroplastikoen presentzia eta eragina ikertzen ari da Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde bat Plastemer proiektuaren baitan: “Sonabian (Kantabria), Arrietara/Atxabirilen (Sopela), Areetan (Getxo) eta Gorlizko hondartzetan sedimentuak biltzen hasi ginen joan den uztailean, eta duela aste gutxi Donostiako hiru hondartzetan hartu genuen laginketa, Usandizaga institutuko ikasleen laguntzarekin”, azaldu du Uxue Uribe ikertzaileak.
Mikroplastikoak lehen mailakoak edo bigarren mailakoak izan daitezke. Lehen mailako mikroplastikoak helburu jakin batekin ekoiztutako 100 nm eta 5 mm arteko plastikoak dira; bigarren mailako mikroplastikoak, berriz, lehen mailako beste plastiko handiagoen fragmentazioaren ondorioz sortzen dira. Konposizio kimikoaren arabera ere sailkatu daitezke mikroplastikoak; kostaldeko ur-sistemetan ohikoenak polietilenozkoak, polipropilenozkoak, poliestirenozkoak, polibinil klorurozkoak, polietileno tereftalatozkoak eta poliuretanozkoak dira.
“Mikroplastikoen presentzia baieztatu dugu Euskal Herriko hainbat gunetan, besteak beste, Urdaibaiko Oka ibaiaren itsasadarrean eta Sopelako Atxabiribil hondartzan. Laborategian kutsatutako uretan hazitako muskuiluetan ere detektatu dugu mikroplastikoen presentzia”, argitu du. Ikerketa proiektuak lau urteko iraupena izango du eta ondorioak ateratzeko goizegi bada ere, Uribe pozik agertu da ikasleen artean bokazio zientifikoa sustatzeko bidea zabaldu duelako: “Oso positiboa izatean ari da, eta agian etorkizuneko zientzialariren bat aterako da esperientzia honetatik”.
Temas
Más en Sociedad
-
Sánchez considera "un error histórico de Europa" la rebaja del veto a coches que emiten CO2
-
La temporada 2025 del Museo Vasco del Ferrocarril finalizará este domingo
-
Solo dos de los 45 turrones analizados por la OCU superan el aprobado nutricional
-
Condenan a un año de prisión a la madre que secuestró a sus hijos para no vacunarlos contra la covid
