Ingurumen etiketa bat erabiltzen hasi da Eroski, modu arduratsuagoan erosteko
Espainiako Estatuan diharduten banaketa enpresen artean, EROSKI izan da lehena ingurumen etiketa ezartzen, eta bere markako dozena bat produktuk edukiko dute momentuz. Etiketa horren bidez, elikagaiak ingurumenean zer-nolako eragina duen adierazi nahi zaie kontsumi-tzaileei modu errazean, erabilgarria izan dadin erosketak modu arduratsuagoan egiteko. Aldi berean, entzuteko eta gardentasunez jokatzeko konpromisoa hartu duelako, EROSKIk galdetu egingo die bezeroei zenbaterainoko interesa, lehentasuna eta ulergarritasuna aitortzen dieten etiketa horri eta ingurumen aztarna neurtzeko Europan erabiltzen diren bestelako etiketa batzuei.
“Formazioa eta informazioa eman nahi dizkiegu gure bezeroei, modu arduratsuagoan joka dezaten zer erosi hautatzeko garaian. Gure ezaugarri nagusietako bat da kontsumitzaileekin gardentasunez jokatzea. Horren adibidea izan zen Nutri-Score etiketa erabiltzen hastea gure markako produktuetan, eta oso harrera ona izan du kontsumitzaileen artean. Orain beste pauso bat eman dugu eta nutrizio arloko informazioa osatu egin dugu produktuak ingurumenean duen eraginari buruzko informazioarekin, eta horrela, bezeroak eskura edukiko du modu osasungarri eta jasangarrian erosteko behar duen informazio guztia”, adierazi du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun zuzendariak.
EROSKIk urteak daramatza produktuek ingurumenean duten eragina aztertzen eta horren inguruko komunikazioa egiten. Ai tzindaria izan zen bere markako produktuei buruzko ingurumen aipuak argitaratzen, eta hain zuzen, aurrerapen horri sektoreko berrikuntzarik aipagarrienetakoaren saria eman zion 2020an Espainiako Kontsumo Handiko Berrikuntzako Behatokiak, zeina Institut Cerdà-k lantzen duen.
Temas
Más en Sociedad
-
Ponerse en la piel de un extranjero con 3D
-
La fiscalía archiva la investigación de una vivienda del juez Peinado al haber prescrito
-
El actual plan de gestión no prevé obras de defensa contra inundaciones en el arroyo Santa Lutzi
-
García Chueca atribuye los sobrecostes del metro de Donostia a incidencias "imprevisibles"