Donostia – Trantsizio energetikoaren alorrean lanean dabiltzan lau enpresek Mugabi konpainia sortu dute, zeina etxebizitzen birgaitzeak garatzeaz arduratuko den. Horretarako, eraikinen birgaikuntzen inguruak aholkatzeaz gain, proiektuak aurrera eramatea eta finantzatzea ere izango du helburu.

Ekimen berri hau atzo arratsaldean aurkeztu zuten Anoeta estadioan eta lau dira, hain zuzen ere, beronen bultzatzaileak: Grupo Kursaal konpainia gipuzkoarra, Edinor (Petronorren filiala dena), GNE Finance eta Viuda de Sainz. Ekitaldian azken enpresa honetako zuzendariak parte hartu zuen, Iñigo Escobalek, baita Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoko presidentea den Javier Monterok ere.

Mugabik “eragile integral” gisa funtzionatuko du; hau da, eraikinen birgaitze energetikoa errealitate bihurtzeko beharrezko dire tramite guztiak kudeatuko ditu. Konpainia honen lanari esker, energetikoki eraginkorragoak izango diren etxebizi-tzak lortzea espero da, hala, egungo bizitegi-parkea deskarbonizatzea bideratu dadin. Izan ere, EAEko eraikin “gehienak” 1970eko hamarkadan eginikoak direla jakinarazi zuten Mugabiren sortzaileek; gainera, etxebizitzen %60ak baino gehiago 40 urtetik gora ditu eta %7,7ak “ebergetikoki birgaitzeko” beharra dute, konpainia honen ustetan.