“Nolako Aralar nahi dugu?"
Hainbat abeltzainek euren aldarrikapenak argazki eta kartel bidez plazaratu dituzte Zamaoko aparkalekuko txoko batean, Larraitzen. Enirio-Aralarko Mankomunitatearen kudeaketa eta utzikeria salatzen dute: ur falta, gehiegizko sasia eta otea, basurdeen uxarketak eta zentzugabeko itxiturak. “Garbitu mendia berandu izan baino lehen”, zioen horietako kartel batek.
Zamaoko gunera doan bide ertzean, kartel batek bisitariei galdera botatzen zien: “Nolako Aralar nahi dugu? Bai, beheko argazkiak Aralarren ateratakoak dira, eta ongi bergiratuz gero, behor batzuk topatuko dituzue. Orain guxi arte larre berdeak ziren hauek. Garbitu mendia berandu izan baino lehen!”
Apertura de pastos en Aralar: las ovejas no entienden de polémicas
Ur eskasiagatik iaz ganaduzaleek bizi izan zuten “egoera larria” ere salatu dute eta hala ere, esan dute aurten ez direla “ur falta” hori konpontzeko beharrezko lanak egin. “Txaboletan, asketan eta deposituetan ur falta” dagoela salatzen dute eta utzikeria eta inbertsio faltari egotzi diote. Enirio-Aralarko Mankomunitateari mezu zuzena.
Aipatu gabe, talde ekologistei zuzendutako mezuak ere bazeuden: “Higadura arazo larriak salatzen dituzte maiz mendian”, lehen sektoreko lanei egotzita, “baina basurdeek egindakoak badira, ez da ezer gertatzen”, zioen beste kartel batek.
Aurten Aralarren hektarea bat pago landatu berri ditu Mankomunitateak. Horiek babesteko itxiturak egin dituzte, ganadua ez inguratzeko. Kartelek diotenez, “aurrez eginiko zuhaitz-landaketak ongi mantentzeko gai ez diren bitartean, berriak egiten jarraitzen du Mankomunitateak. Hori gutxi balitz, abereentzako arriskutsuak diren guneak itxi gabe jarraitzen dute. Abeltzainek beheko argazkien irudiak ikusten jarraitu beharko dute”.
Temas
Más en Sociedad
-
Cuatro años de cárcel para un profesor por manosear el pecho de una alumna
-
La UPV/EHU habilita salas de estudio en los campus de la CAV durante el periodo de exámenes
-
EKINN ofrecerá una experiencia de emprendimiento a jóvenes de todo el mundo
-
El teléfono 024 para la atención a la conducta suicida cumple dos años recibiendo más de 260.000 llamadas