Eskaintzarik berritzaileenetarikoa, teknologia aurreratuak, eta pertsonak erdigunean
Lanbide heziketari buruz ari garenean, ezinbestekoa da Bergarara so egitea, izan ere, Europa eta Estatu mailan Bikaintasun Zentro izendatu berri dute Fabrikazio Automatizatuan Miguel Altuna ikastetxea, aitortza hori lortu duen Euskadiko lehena.
Erdi eta Goi mailako heziketa zikloen eskaintzarik zabalenetarikoa dauka Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroak. Gainera, azpimarragarria da Forjaketa Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena, Fabrikazio Adimenduna, Adimen Artifiziala eta Big Data espezializazioak eskaintzen dituen Gipuzkoako ikastetxe bakarra dela. Goi mailako zikloko tituludunek izango dute espezializazio horiek ikasteko aukera eta gertuko enpresetan datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako prozesuak ezarri edo integratzeko aukera zabalduko zaie, enpresen eraldaketa digitalerako erreferentzia izateko aukerarekin batera. Hori horrela, ikasturte bakar batean espezializatzeko eta lan merkatuaren behar berriei erantzuteko aukera paregabea eskaintzen du.
Arlo teknikotik haratago, administraritza arloan ere, urte bakarrean Zuzendaritzari Laguntza Goi mailako titulua eskaintzen du Administrazio eta Finantzak Goi mailako zikloko tituludunentzat.
Goi mailako bi ziklo berri
Gainera, datorren ikasturtera begira, eskaintza areagotuko du. Batetik, Web Aplikazioen Garapena eskainiko du; industria arloko enpresatan gero eta garrantzitsuagoa den teknologia, makina, elementu eta prozesu desberdinek sortzen dituzten datuak era zentralizatuan bistaratzeko aukera izanik. Ziklo berri honen ikasketa prozesua berauek bistaratzeko web aplikazio berriak sortu eta aplikazioak zabaltzea izango da, azken teknologiak eta tresnak erabiliz.
Bestalde, Mantentze-Lan Elektronikoak titulua ere eskainiko du, tresneria eta sistema elektronikoak –profesionalak, industrialak eta kontsumokoak– mantentzeko eta konpontzeko, eta horiek mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta antolatzeko, pertsona kualifikatuen beharrari erantzungo dion heziketa-zikloa.
Pertsonak erdigunean
Espezializazioak alde batera utzita, eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren nortasunari erreparatuz gero, pertsonak prestakuntzaren ardatz nagusi direla ikusi dezakegu. Zeharkako gaitasunak eskuratzea, teknologia, garapen iraunkorra eta nazioartekotzea dira, besteak beste, prestakuntza zentro honen ardatz nagusiak.
Miguel Altuna ikastetxeak pertsonen aldeko apustua egin du, prestakuntza osoa oinarri hartuta. Horregatik, ikaskuntza ez da gaitasun teknikoetan soilik oinarritzen, baizik eta zeharkako ikuspegia ematen du. Bere lan-ildoa prestakun-tza praktikoan oinarritzen da, eta horregatik, enpresen zeregina ere oso garrantzitsua da, arreta eta baliabideak eskaintzen dizkie, bai bere premiei erantzuteko eta baita haiekin batera egiten diren berrikuntza-proiektuetan ere.
Punta-puntako instalazioak
Industria mailan, punta-puntakoak diren baliabide teknologikoak ere garrantzitsuak dira, eta horrek, hain zuzen ere, ahalbidetzen du ikasleek laneratzean jasan dezaketen arrakala teknologikoa murriztea. Garapen iraunkorraren aldeko apustua ere egiten du, bai ikastetxeak hartzen dituen erabakietan eta baita planifika-tzen dituen erronka eta jardueretan ere. Eta, nola ez, Miguel Altunak nazioartekotzearen alde egiten du, bai ikasleen kasuan, bai irakasleen kasuan ere, horren erakusgarri da nazioarteko enpresekin lankidetzan egindako proiektuetan parte hartzea, besteak beste.
Abantailak: Enpresengandik hurbil eta gizarteari irekita
Industriatik ahalik eta hurbilen, ahalik eta eszenatoki errealenetan ikastea da Miguel Altuna zentroaren abantailetako bat. Horren ondorio dira ekipamendu eta tailer erdi industrialak, lan-ingurune oso digitalizatuak, learning factories bezalako metodologia aktiboak eta zeharkako konpetentzien indartzea. Irakasleak eta ikastetxeko zuzendaritza arduratzen dira eskualdeko benetako beharrak ezagutzeaz eta aldaketa-palanka gisa jarduteaz, prestakuntza egokituz eta bizitzan zehar pertsonen birkualifikazioa bultzatuz (reskilling eta upskilling).
Gaur egun, 300 enpresa baino gehiagok dute konfiantza Miguel Altunarengan, bai prestakuntza Dualean, bai tituludunen lan-poltsan. Horregatik guztiagatik, gizarteari irekita dagoen zentrotzat hartzen da, eta hainbat forotan parte hartzen du, eskualdekoak, nazio mailakoak zein nazioartekoak. Foro horietan parte har-tzen du, eta ikasi egiten du, ikasleei ezagutzak transferitzeko eta, ondoren, zirkulua ixten du, etorkizuneko erronkei begira aurrera egiteko, oraina ardatz hartuta eta iragana ahaztu gabe.
Komunikazioa eta teknologiak
Miguel Altunan ingurune erabat euskaldunean lan egiten da, nahiz eta ziklo batzuk oraindik formatu elebidunean ematen diren. Eta mundu globalizatuari erantzuteko, ingelesak paper garrantzitsua betetzen du hezkuntza-prozesuan; horregatik, ingelesezko moduluak dituzten zikloak eskaintzen dituzte, eta arratsaldez, errefortzu- eskolak, bai ikasleentzat, bai irakasleen-tzat. Frantsesa ere sartzen dute Zuzendaritzari Laguntzeko zikloko 2. mailan.
Teknologia da abiadura handian aurrera egiten ari diren faktoreetako bat. Bergarako zentroan badakite hori, eta, beraz, prestakuntza-eskaintza 4.0 industriarekin lotutako kontzeptuetara egokitzeaz gain, teknologia horiek erakundean txertatzen ari dira. Aldaketa horiek agerikoak dira espazio analitiko eta sortzaileetan, espazio exekutiboetan eta baita heziketa-zikloetako tailerretan ere.
Temas
Más en Sociedad
-
Dos peritos de emergencias cargan contra Mazón por no haber asumido el mando el día de la dana
-
La IA, responsable de los avances más revolucionarios en reproducción asistida
-
Euskaraldia anuncia decenas de actos en el arranque de su cuarta edición
-
Adjudicado el proyecto para eliminar el paso a nivel de Errenteria