Oraindik itsasoko energia merkaturatze aurreko egoeran dago, 2011tik hona Mutriku elektrizitatez hornitzen duen herri gipuzkoar horretako lantegia bezalako salbuespenak salbuespen; inolaz ere, prototipo berrien garapenari eta ikerketei esker, 2050ean energia urdina berriztagarrien %5 izatea dute helburu.

Aukera energetiko horri lotutako 700 profesional eta ikertzaile inguru elkartu dira atzotik bihar arte Donostiako Kursaal jauregian, International Conference on Ocean Energy & Ocean Energy (ICOE-OEE 2022) izeneko biltzarrean.

Itsas energiei buruzko mundu mailako biltzarrik garrantzitsuena da, eta, oraingo honetan, OEEk ez ezik, Euskadiko Energia Klusterraren Elkarteak (ACE) ere parte hartu du antolaketan, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) babesarekin.

José Ignacio Hormaeche Energiaren Euskal Klusterreko zuzendariak hartu zuen hitza inaugurazio-saioan, Remi Gruet Ocean Energy Europe-ko ordezkariarekin, Yann Hervé de Roeck erakunde horretako lehendakariordearekin eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera.

Jose Ignacio Hormaechek adierazi zuenez, Europan egitekoa zela jakin zutenean, 2022ko kongresua egiteko hautagaitza aurkeztu omen zuen Euskadik, eta esleipena, neurri handi batean, “energia ozeanikoaren teknologian, nagusiki olatuen energian, lan egiten duten enpresen balio-kate indartsu bat dagoen tokitzat aitortza izateagatik, eta, gainera, babes publikoa duelako lortu zuen Euskadik”.

Bere hitzetan, energia horietan merkatua “ez dago garatuta, sortze kostuak kontuan izanda, oraindik ez dagoelako energia eolikoarekin edo eguzki-energiarekin lehia daitekeen teknologiarik”.

“Potentzial hori ekonomikoki modu eraginkorrean baliatzeko gai izaten garenean, izugarri haziko da, eta, agian, datorren hamarkadan ekarpen esanguratsua egin ahal izango dio elektrizitate berriztagarriaren kuotari”, esan zuen.

Euskadik eremu horretan duen posizionamenduaren adibide dugu Biscay Marine Platform (Bimep); Energiaren Euskal Erakundeak eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) sustatzen dute, eta 2011n instalatu zuten Mutrikun, bertan sortutako energia merkaturatzen duen Europako olatuen lehen planta.

Instalazioak 296 kw-ko potentzia du guztira, eta Mutrikuko portuan dike berri bat eraikitzea aprobetxatu zuten bertan txertatzeko, Bimepeko zuzendari tekniko Yago Torre-Encisok azaldu zuenez.

Instalazio horrekin batera, BIMEPek laborategi flotatzaile bat ere badauka Armintzatik 1,8 miliatara ainguratua, itsaso zabalean itsas energien kaptadoreen prototipoen eta itsas ekipamendu osagarrien saiakerak egiteko. Itsasoko base hori energia garraiatzeko kable ba-tzuekin konektatuta dago, eta 2023an energia elektrikoa eta zuntz optikoa ekartzea aurreikusten da.

Biltzarrean, Kanaria Handiko kostaldean, Ozeano Atlantikoan bertan 23 kilometro karratuko entsegu-zentroa erakutsi du erakustoki batean, Kanarietako Plataforma Ozeanikoak (Plocan; hura erabiltzen dute, benetako ingurunean gailu berriak probatu eta entseguak egiteko.

“Kanarietako sare elektrikora konektatuta gaude, eta dagozkion baimenekin, saiakuntza-bankuan jartzen ditugun gailuek energia eskaini diezaiekete Kanaria Handiko kontsumitzaileei”, azaldu du Alejandro Romero plataforma horretako ordezkariak.

2050ean “ozeanoaren energia beharko dugu, haizerik ez dagoenean olatuak beharko direlako, eta olaturik ez dagoenean eguzkiak etorri beharko duelako” esan zuen Romerok, argi eta garbi gaineratuz jarraian, 2050ean sistema elektrikoa erabat karbono-gabetzekotan, “aukera guztiak baliatu beharko direla”.

Espainian garatzen den beste proiektu bat olatuen energia-prototipoetarako eremu esperimentala da, 2015az geroztik A Coruñako kanpo-portuaren ondoan martxan dagoena.

Hurrengo urratsa Coruñako kostaldetik hamar kilometrora kokatuko litzatekeen itsas plataforma esperimentala izango da. Instalakuntza horren helburua, itsasoko prototipo eoliko flotatzaileekin entseguak egitea izango da, baita arrantzarekin eta biodibertsitatearekin lotutako beste alderdi batzuk aztertzea ere.