Euskadi Bono Denda berrituko da gaurtik aurrera
- Euskadi Bono Denda bigarren fasean sartu da erosketak sustatzeko xedearekin. 2,5 milioi euroko hornidura du fase berriak eta hamar euroko deskontuak egingo dira 30 euroko erosketa bakoitzeko. Gaurtik martxoaren 31ra arte, erabiltzaile bakoitzari dagozkion bost bonuak trukatu ahal izango dituzte bezeroek, abenduaren 5ean amaitu zen lehen fasean egin ez bazuten.
Aurreko fasean 400.000 bonu baino gehiago kontsumitu ziren, eta bigarren fase honetan 258.000 deskontu-bonu izango dira hurbileko merkataritzan kontsumoa sustatzeko, Javier Hurtadok zuzen-tzen duen Sailak jakinarazi duenez.
Euskadi Bono Dendak bere ezaugarriei eusten die, 30 eurotik gorako erosketetan hamar euroko deskontua eginez, eta zuzenean merkataritza-establezimenduan trukatu behar dira bonoak. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak bost bonu izango ditu eta lehen fasean erabili ez baditu, orain erabili ahal izango ditu.
4.300 establezimenduk baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin. Hurbileko saltokiak eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak dira, hala nola ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak, garbitegiak, tindategiak, argazki eta fotokopia-zerbitzuak, markatze-zerbitzuak eta konponketa-establezimenduak.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia
-
Dos de cada tres personas admiten que solo se toma en serio su salud tras un susto, según un estudio
-
El Papa, en la misa de Navidad: "¿Cómo no pensar en las tiendas de Gaza expuestas a las lluvias, al viento y al frío?"
-
Detenido en Donostia por causar daños en 17 vehículos estacionados