Deba eta Mutriku arteko pasealekuko lanak amaituta
- Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Mutrikuko eta Debako Joseba Palenzuela eta Guillen Garcia alkateekin batera, atzo bisitatu eta inauguratu zituzten lehen herri horretako Ondarbeltz hondartzaren eta bigarrenaren zubiaren arteko pasealekua osatzeko falta ziren 500 metroak. Olanoren hi-tzetan, zabaldu berri den zatiarekin, GI-638 errepidea hobetu aurretik egindako esku-hartzea "amaitu" da. Izan ere, errepide hori "asko erabiltzen baita", batez beste, 6.000 ibilgailu egunean; eta egindako lan horiek "ezinbestekoak" zirelako kostalde hori Gipuzkoako gainerakoarekin "orekatzeko".
2020ko udaberrian amaitutako lehen jarduketa hartan egiteke geratu zen azken zati hori, eta, ezinbestean, Deba eta Mutriku arteko pasealekua erabiltzen zuten oinezkoek 200 metro luze egin behar izaten zituzten errepidearen ertzetik, Urazamendi auzoaren eta Ondarbeltz hondartza arteko tartean; horrek, jakina, autoek oinezkoak kolpatzeko eta istripuak izateko arriskua zekarren.
Bere aldetik, Oiarbidek azaldu zuenez, amaitutako obrak estuarioaren ibilbidea jarraitzen du, eta bide batez, saneamendu-hodia barne hartzen duen harri-lubeta bat ere eraiki omen da, eta haren gainean, bi metro zabaleko oinezkoen pasabidea; baita semaforoz seinaleztatutako pasabidea duen sarbidea ere.
Azken tarte hau egiten erabilitako 400.000 euroak kontuan hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak 10,5 milioi euro inbertitu ditu Gi-638 errepidea eta Deba eta Mutriku arteko oinezkoentzako bidea berritzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
Las reservas de visitas guiadas en bodegas de la Ruta de la Sidra han aumentado un 28 %
-
Clausurado en Catarroja el primer gran punto de tratamiento de residuos de la dana tras gestionar 250.000 toneladas
-
Itxaso apuesta por el programa Bizigune y el canon de vivienda vacía para combatir la "actual emergencia habitacional"
-
Nacho Cano anuncia una querella contra una diputada de Más Madrid por supuestas injurias y calumnias