Elhuyar Hiztegia berritu dute 25. urteurrenerako
Webguneak eta gailu mugikorretarako aplikazioak kontsulta-sistema errazagoa eta aldibereko itzulpen sistema dituzte
- Elhuyar euskara-gaztelania hiztegi elebidunak 25. urteurrena ospatzeko, webgunea eta gailu mugikorretarako aplikazioa berritu ditu. Kontsulta-sistema errazagoa gehitu zaie, eta, aldi berean, euskarazko hitz baten itzulpena gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ikusteko aukera eskaintzen du.
Elhuyarrek atzo jakitera eman zuenez, euskara-gaztelania hiztegi elebiduna 1996an hasi zen Euskal Herriko ikastetxe, liburutegi eta etxeetako apaletan lekua har-tzen, eta handik hiru urtera eman zuen jauzi digitala.
2013az geroztik, aldi bereko kontsultak egin daitezke euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hiztegietan, ordenagailuen eta gailu mugikorren bitartez.
Mende laurdena ospa-tzeko, web orriaren diseinua eguneratu zaio; eta Dabilena web corpus atariari esker, hiztegiko sarreretan adibideak agertzea gehitu.
Bestalde, euskaraz zuzen idazten eta hitz egiten laguntzeko aldizka argitaratzen diren gomendioak ere kontsulta daitezke.
Temas
Más en Sociedad
-
El conflicto obliga a un doctorando palestino a defender desde Cisjordania su tesis en la EHU
-
Hoteles de Gipuzkoa prevé entre el 75 y el 90% de ocupación entre julio y agosto
-
Prisión para un hombre por extorsionar a varias menores con imágenes de carácter sexual
-
Combatir el calor, el gran reto para el urbanismo y el transporte europeos